Arku Gorriak

Arku Gorriak

Museo Guggenheim Bilbao
Daniel Buren
2007

Daniel Burenen asmoa hauxe izan da, Salbeko zubiaren egituraren itxura gogorra leuntzea eta nabariagoa izatea. Horretarako, pieza bertikal bat diseinatu du, zubiarekiko perpendikularra, eta hiru zirkuluk ebakia, elkarrengandik distantzia berean kokatuta, eta museoaren hamargarren urteurrenean inauguratuko dena. Obrak erdiko zirkulu bat eratuko du, errepidea mugatuko duena, baita bi zirkuluerdi ere, uretan eta airean izango duten islarekin osatuko direnak. Gainazala gorri kolorekoa da eta piezaren kanpoaldeko ertzak eta arkuen barrualdekoak, berriz, txandakatzen joango diren zerrenda beltz eta zuriek bertikalean marratuta agertuko dira. Ertz horiek material zeharrargi batez eratuta daude, gauez argi-jokoak gehitu ahal izateko.

Obra hau sortzeko, egileak testuinguruaren ezaugarri desberdinak hartu ditu kontuan. Hauxe da lehena, lekua hiriaren erdialdera eramaten gaituen sarbidean bertan dagoela eta, beraz, erdiko zirkuluak bete egiten du funtzio hori. Bigarrena hauxe da, museoaren presentzia, bere arkitekturak forma kurbatuak eta bertikalak elkartzen dituela kontuan hartuta. Egituraren kanpoaldeko ertzek bertikaltasun efektua sortzen dute eta zirkuluek, berriz, kurbadura efektua. Hirugarrena titanioaren presentzia da, ispilu efektua sorrarazten duen materialarena, alegia.

Horrexegatik aukeratu du kolore gorria, zubiaren berde kolorearekin kontrastatzen duena eta titanioan kolore osagarriaren isla gehituko duena. Laugarrena itsasadarraren presentzia da, obra islatu eta, gainera, luza dezakeena. Bosgarrena, eta azkena, zubitik pasatzen diren autoak dira, argi-joko horizontalak sortzen dituztenak. Egileak argi-joko bertikalak instalatuko ditu kanpoaldeko eta barrualdeko ertzen gainean, autoen argi-jokoekin elkarrizketa bat sortzeko.

KOKAPENA