AZKUNA ZENTROA

 AZKUNA ZENTROA

Arriquibar Plaza, 4 48010 Bilbo
As - Os 7:00 - 23:00. Or 7:00 - 24:00. L 8:30 - 24:00. I 8:30 - 23.00.

Azkuna zentroa udal sozietate bat da, eta zeregina du arte, kultura, aisialdi eta kirol jarduerak programatu, antolatu eta kudeatzea.  Garrantzitsuenetako bat da kultura eta gizartea dinamizatzeko hiriak dituen zentroen artean. Elkargune eta erreferentziazko tokia bihurtu da bai bilbotarrentzat bai bisitarientzat. Badauzka mediateka bat, kirol-zentro bat, zinema-aretoak eta aisialdirako esparruak, eta haren kultura-programazioaren barruan hainbat jarduera eskaintzen ditu: erakusketak, kontzertuak, haurrentzako tailerrak, foroak…

Eraikin modernista adierazgarri batean kokatuta dago: hiriko ardo-biltegi zaharra; haren barrualdea Philippe Starck-ek birdiseinatu zuen, Bilboren bizitza eta energia irudikatzen duen estilo hiritar, berezi, berritzaile eta soilarekin.

KOKAPENA