BilbaoArte

BilbaoArte Fundazioa

Urazurrutia, 32 48003 Bilbo
As - Or. 9:00 - 21:00

BilbaoArte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko.1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da:

  • Proiektu artistikoak garatzeko bekak.
  • Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak. Hauetan, nazioartean ospea duten sortzaileek parte hartzen dute.
  • Sortzaile gazteen erakusketak eta ateak irekitako jardunaldiak.
  • Artistak beste arte-zentroekin trukatzea, nazionalak (Fundación Viana – Cajasur, Córdoba), eta nazioartekoak (Bregenz, Austria / París, Francia / Seul, Corea del Sur).
  • Argazkigintza, eskultura, grabatu, serigrafia, MediaLab (3d eskanerra eta inprimaketa, laser mozketa eta fresatzailea), teknologia berrietarako tailerrak (laser eta plotter inprimaketa, bideo eta argazki edizioarako ordenagailuak) eta filmazio-aretoa.
  • Art House Zinema: hitzaldi eta proiekzioetarako aretoa.
  • Aholkularitza artistikoa erakundeen proiektuak garatzeko.

KOKAPENA