Chillida, Izenbururik Gabea

Chillida, Izenbururik Gabea

Arte Ederren Museoaren ondoan
Eduardo Chillida
1999

Materia, forma eta espazioa: hori da Chillidaren eskultura. Horregatik, urteak joan ahala, askotariko materialak aztertu ditu, behatu egin ditu, nola erantzuten duten aztertu du, nola moldatzen diren behar duenera. Askotariko materialak erabiliz joan da: lehenbizi igeltsua, gero harria, eta burdina —euskal herritarren burdina—. Espazioaren inguruko kezkatik eta hausnarketatik mugen inguruko interesa ere azaltzen da. Chillidari gauzen mugak interesatzen zaizkio, hasten eta bukatzen diren esparrua, diren eta aldi berean ez diren lekua, dena bukatzen den eta ez dena hasten den tokia.

KOKAPENA