Maite La Taller elkarrizketa

Edu Hurtado
Edu Hurtadok Maite (La Taller) elkarrizketatzen du
Elkarrizketak

La Taller bereziki grafikari eskainitako espazio bat da, modu irekian ulertuta eta beste bide artistiko batzuekin hibridatuta, eta grabatu-tailer baten izaera industriala eta galeria batena batzen ditu. Sorkuntza eta ikerketa plastikorako lekua da, eta erakusketarako, topaketarako eta komunikaziorako gunea.

Zuzendaria, Maite Martinez de Arenaza, artista ere bada, eta bere ibilbidearen zati handi bat eskaini dio edizioaren esparruko beste profesional batzuk aholkatzeari. Maiteren esfortzuen ikuspegiak kokapen feminista batekin du zerikusia, bai diskurtsoen aldetik, bai eta laneko metodologiari dagokionez ere. Materialen, prozeduren eta pertsonen zaintza da elementu eragilea, zimenduak jartzen dituen oinarria eta LA TALLER espazioa biltzen duena. Espazio hori jada Bilboko arte-eszenaren eta Solokoetxeko auzoaren dinamikaren parte da.