Edu Hurtado komisario eta artistak Zuhar Iruretagoiena artistari egindako elkarrizketa

EDU HURTADO
El comisario y artista, Edu Hurtado, entrevista a la artista Zuhar Iruretagoiena.
Elkarrizketak

ZUHAR IRURETAGOIENA LABEAGA

UPV/EHUko irakaslea eta artista

Zarautzen jaio eta Bilbon bizi den artista bat da. Bere ibilbidean zehar hainbat tokitan jarri du bere lana ikusgai: New Yorkeko The Gabarron Foundation-en, Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan, Bilboko Rekalde Aretoan, Austriako Bregenz hiriko C-ART Galerie Prantl & Boch, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta Guggenheim Bilbao Museoan. Horrez gain, hainbat sari jaso ditu, besteak beste: Ertibil Bizkaia, Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa, Generaciones de Caja Madrid saria eta Guggenheim museoak banatzen duen Muro saria.

Zuharrek eskulturaren eremutik hartzen du eginkizuna bere gain, prozesuarekiko eta formarekiko konpromisoa hartuz. Aldi berean, unibertsitatean egiten duen ikertzaile eta irakasle lanak eginkizun hori aberastu eta zeharkatzen du. Bere lanak objektuaren erregistroarekin dauka zerikusia, gorputzarekin eta bere aztarnarekin, baita altxamenduaren aurkako konfrontazio batekin eta maitasunarekin ere. Zuharrek artistaren espazioa propiotzat jotzea defendatzen du, baita norberaren logikaren ikuspuntutik, eta ez beste batzuen eskarietatik, babesteko beharra ere

Elkarrizketa Eduardo Hurtado komisario eta artistak egin du Bilbao Art District-entzat.

Eduki hau publikatu nahi baduzu: