ESPACIO MARZANA

ESPACIO MARZANA

Martzana Kaia, 5 48003 Bilbo
As - Or 16:30 - 20:30.

Jesús Urangak eta Roberto Atancek zuzentzen duten Espacio Marzana 2002ko azaroan inauguratu zen Bilbon, Martzana kaian, Bilbao Arte arte garaikidearen zentrotik oso gertu. Urte hartan, Bilboko Udalaren Enpresa Berrien lehiaketako lehenengo saria irabazi zuen galeriak.

Haren hastapenetatik, proposamen artistiko hasi berriak sustatzen zentratu dugu gure programazioa, baina ez ditugu horregatik ahaztu finkatutako artistak. Jarduera-ildo horri esker, galeriako zenbait artistaren lanak daude museoetan, hala nola, Gasteizko Artiumean, Ordóñez Falcó Fundazioan eta Bilboko Arte Ederren Museoan, baita zenbait bilduma pribatutan ere. Espacio Marzana galeriak hasi berri moduan parte hartu zuen Dfoto 2005ean, antolatzaileek berariaz gonbidatuta.

Honako artista hauek erakusketak edukitzen dituzte Espacio Marzana galerian: Abigail Lazkoz, Alfredo Álvarez Plágaro, Alicia Martín, Amaia Gracia, Ana Román, Angel Garraza, Blami, Carlos Marcote, Carmelo Camacho, David Cívico, Democracia, Edu López, Eduardo Sourrouille, Elena Goñi, Elssie Ansareo, Enrique Marty, Erika Barahona-Ede, Fermín Moreno, Herminio Molero, Ignacio Sáez, Ixone Sádaba, Jose Luis Vicario, Juana García-Pozuelo, Marina Núñez, Marta Serna, Miriam Ocariz, Naia del Castillo, PSJM, Paco Fernández, Patxi Ezquieta, Pedro Salaberri eta Ruth Gómez.
Eta beste artista hauek ere, aritzen dira gurekin elkarlanean: Carlos Canovas, Miguel Ángel Gaüeca, Arancha Goyeneche, Enrique Marty, Juan Sorrentino eta Marta Arzak.

KOKAPENA