AMA

AMA

Guggenheim Bilbao Museoa
Louise Bourgeois
1999 (instalada en 2001)

Sei hamarkada baino gehiago iraun duen ibilbide luzean, Louise Bourgeoisek (Paris, 1911) lan sorta joria eta aldakorra sortu du, abstrakzioa eta gogo-aldarteen erraietako irudikapena barne hartzen dituena. Museoaren atzealdeko fatxadaren ondoan instalatuta dagoen brontzezko eskultura dotorea, Ama (Maman, 1999), armiarmei buruzko azkenaldiko sail batekoa da.

Amak amatasunaren dualtasuna aztertzen du: armiarmak kapuluak eratzeko nahiz bere harrapakinak oratzeko erabiltzen du sortzen duen zeta. Bourgeoisek giza adimenaren konplexutasuna arakatzen du barruan dituen deabru emozionalak jendaurrean exorzizatuz eta haurtzaroko asoziazioak intsektu erraldoien itxurarekin poetikoki birsortuz.

KOKAPENA