DEIALDIA: 2020an COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzera bideratuta ezarri zen alarma-egoeraren ondorioz jarduera eten duten edo nabarmen murriztu duten kultura-arloko mikroenpresen gastu finko edo egiturazkoak arintzeko dirulaguntzak. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politika
2020an COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzera bideratuta ezarri zen alarma-egoeraren ondorioz jarduera eten duten edo nabarmen murriztu duten kultura-arloko mikroenpresen gastu finko edo egiturazkoak arintzeko dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politika

Xedea

Agindu honen xedea da kultura-sektoreko mikroenpresatzat hartzen diren elkarte eta sozietateen gastu finkoak edo egiturazkoak arintzeko dirulaguntzak ematea, baldin eta elkarte eta sozietate horien jarduera erabat eten bada edo murrizketa bat izan badute, COVID ‐ 19k 2020an eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Aurkeztutako kontzeptuen % 80 lagunduko da diruz.
Gehienez, 10.000 euroko laguntza emango zaie onuradunei.
Izapidetzeko, sozietate edo elkarteak aurkeztutako laguntza-eskabidean gutxienez 1.000 euroko gastua jaso beharko da, BEZa kenduta.

Ordainketa-modua:

Erakunde onuradunei lehenengo ordainketa egingo zaie dirulaguntza eman ondoren, dirulaguntza aurkeztean justifikatutako zenbatekoan, eta bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoan, behin dirulaguntza justifikatuta, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen.

Date

10/07/2020 - 30/07/2020

Time

00:00 - 23:55

Location

Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritza
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.