DEIALDIA: Eremuak – Praktika artistikorako laguntzak 2020

Eremuak
Eremuak - Praktika artistikorako laguntzak 2020
Tabakalera

Euskal testuinguru artistikoaren behatoki gisa, eta arte-lanari datxekion prozesualitatea bultzatu eta babesteko hautemandako beharrari erantzuteko, eremuak-ek deialdi berri bat abiarazi du jarduera artistikoari zuzendutako 2 laguntza esleitzeko.

Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez lagundu nahi da aurretik zehaztutako proiektuen menpekotasunetik askatzeko lan-denbora bat sortzen, oro har, sorkuntza-prozesutik beratik ez datozen errekerimendu guztietatik bestelakoa. Halaber, eremuak-ek elkarrizketa ezarri nahi du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin.

Testuinguru horretan egin da jarduera artistikoari zuzendutako laguntzen deialdia, oinarri hauen arabera:

“Praktika artistikorako zuzendutako laguntzen oinarriak”

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 17an (astelehena) hasi eta martxoaren 13an (ostirala) bukatuko da; eta erabakia 2020ko martxoaren 20an (ostirala) jakinaraziko da, eremuak-en webgunearen eta sare sozialen bidez.

Data: 17/02/2020tik 13/03/2020ra
Ordutegia:

Date

17/02/2020 - 13/03/2020

Time

08:00 - 23:00
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.