DEIALDIA: 2020ko Bulegoa z/b egonaldia

Bulegoa/zb
2020ko Bulegoa z/b egonaldia
Solokoetxe, 8

“Deialdi hau berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera. Egonaldia artista eta ikertzaileentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta.

Gure bulegoko gunea deskribatzeko, oinplano karratuko 85 metroko lokal bat dela esan daiteke. Bereizgarri nagusia bertako lau leihoak dira: erakusleiho moduan, kanpoaldearekin elkarrizketan daude. Kanpoan Solokoetxe auzoko oinezkoentzako gunea dago. Lokalak hainbat erabilera izan ditu: kontzertuak jotzea, hitzaldiak eskaintzea, aldi labur baterako erakusketak osatzea edota tokian bertan berariazko ekintzak gauzatzea.

Bulegoa z/b, espazio fisikoa ez ezik, testuinguru bat ere bada, eta sormen- eta pentsamendu-mailako hainbat arlok elkarrekin topatzeko aukera ere bai. Erreferente bat da artistentzat eta pentsalarientzat, orain dela bederatzi urtetik garatzen ari garen zeharkako ildoa ezagututa, interesa izan baitute gune honen barruan gertatu den guztiarekin.

Deialdi publiko baten bitartez, Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die 2020an edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei, bulegoko espazio fisikoa eta beren eskura jar ditzakegun baliabideak erabili ahal izan ditzaten, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko.

Artista egoiliarrak proposatutako jarduera publikoak Bulegoa z/b 2020ren programaren barruan txertatuko dira.

Egonaldian izango den pertsonari aukera eman nahi diogu haren konfort-eremuak albora uzteko, ezagutza praktiko edo teorikoko formak entseatzeko eta, hortaz, nolabait hasieran zegoen lekutik aldatzeko”.

Data: 03/02/2020 - 08/03/2020
Ordutegia:

Date

03/02/2020 - 08/03/2020

Time

17:00 - 20:00

Location

Bulegoa z/b
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.