DEIALDIA: Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza -eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak (BITARTEZ deialdia 2020). Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politika
Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza -eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak (BITARTEZ deialdia 2020)
Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politika

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da bitartekaritza eta sare-lanaren bidez ikerketa, berrikuntza eta arte garaikidearekin konprometituta dauden proiektuei bideratutako diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Proiektu horiek lagungarri izan beharko dute hurrengoetarako:

  • Desberdinen arteko elkarrizketa, kolaborazioa, baterako sorkuntza edota hibridazioa eta talentua sustatzeko, gure inguruko sortzeko gaitasuna ahal den gehiena garatzearren.
  • Lurralde berean bizi diren pertsona eta talde desberdinen arteko komunikazioa, harremana eta integrazioa hobetzea.
  • Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko.
  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia, bertsolaritza eta abar).

Diru-laguntza jaso ahal izango dute, 2020. urtean hasiak eta 2021ko urtarrilaren 31rako amaituak egongo diren proiektuak.

Eskatzaileak hainbat proiektu aurkezteko aukera baduen ere, proiektu bakar bat lagundu ahal izango da. Balorazio-irizpideak aplikatuta puntu gehien eskuratzen duen proiektua babestuko da, hala badagokio.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da, beti ere proiektuaren aurrekontuaren %70 ez badu gainditzen.

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren %50 esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren eta handik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, berariaz uko egiten ez bazaio.
  • Gainerako %50a, betiere, 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikatu ondoren.
Data: 2020/07/21tik 2020/09/04ra
Ordutegia: 00:00tik 23:59ra

Date

21/07/2020 - 02/09/2020

Time

00:00 - 23:55

Location

Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritza
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.