ERAKUSKETA: «BEGIRA» TALDE ERAKUSKETA BILBAOARTEKO BILDUMAREN MARGOLANEKIN

BILBAOARTEKO BILDUMA
BEGIRA
Bilbao Arte
Fundación BilbaoArte Fundazioa-ren 20.en urtemugaren ospaketa, Begira erakusketarekin gauzatzen da. Beraz, instituzioko bilduma piktorikoaren lehenengo atzera begirako erakusketa da, non berreskuratu eta balorean jarri dira Fundazioaren ibilbidea, euskal pinturaren papera tokiko eta atzerriko eremuetan, euskal testuinguruaren estilo aldakortasuna, edo sortzen ari diren artistei laguntza ematea, besteak beste.

Presente dauden artistak, erakundetik igaro ondoren bere jarduera artistikoa gaur egun arte jarraitu duten euskal autore batzuk dira. Artista hauek, antzeko ingurunean formatu arren, emaitza oso desberdinak aurkezten dituzte. Batzuk nazioarteko erreferentetan bihurtuta, artelan hauen bidez bere egonaldiko esperientzia ez ezik, une horretan lan egiten ari zituzten diskurtsoak, estetikak, teknikak eta kontzeptuak isladatzen dituzte. Esperimentalak izan ahal ziren aspektuak, edo bere produkzioan denborarekin errepikari ezarri ziren elementuak, baita horietako batzuen identitate zeinu izatera heldu ziren elementuak ikus ditzakegu.

Honelako erakusketak, euskal pintura garaikidearen ikuspuntu eta imajinario berria eraikitzera laguntzen dute; era orokorrean, ikusmen tradizional kostunbrista edo euskal identitatetik urruntzen dena, izaera internazionalagoa hartuz. Pertzepzio berria, denborarekin tokiko eta Euskal Herriko memoria kulturalean egoten pasako dena.

Begira izenburuak, erakusketaren irakurmen bikoitza proposatzen du. Alde batetik, iraganeko artelanak begira eta berreskuratzerakoan oraingoan aurkezteko, eta beste aldetik, berezko artelanetatik sor daiteken interpretazioetatik. Arteak gainditzeko eta beste errealitatera lekualdatzeko gaitasuna dauka, eta honetan gure errealitateko kategoriak agertu ere ahal dira. Albertik bere De pictura tratatuan adierazi zuen bezala, begirada ez da finkoa, eta interpretazioa ikuslearen arabera izango da.

Begira-k espazio berean belaunaldi desberdineko artistak batzea lortzen du, 1999urtetik 2018ra arte sortutako produkzioekin. Aukeratutako artelanen dibertsitate estilistikoak, pintura genero bezala azkenengo bi hamarkadetan hartu ahal izan dituen isurialdiak adierazten ditu. Jadanik ezin dugu abstrakzio edo figurazioz hitz egin modu akademiko tradizionalean, baina bai pinturaren limiteen gainditze eta etengabeko eztabaidatzeaz, eta beste ezagutza arloren metodologien inklusioaz, hala nola, zientzia, teknologia, filosofia eta fisikakoena, edo beste adierazpen artistikoena, argazkigintza, zinema edo bitarteko berriak era orokorrean.

Artelanek euskal inguruan oso sustraitutako gaiei buruz hasten dira, baina tresnak, teknikak, eta diskurtsoak bilaketa eta gaur egungo tendentziekin era orokorrean lotzen dira ere. Beraz, Begira begiraden aniztasunetatik apustu egiten duen erakusketa bezala uler daiteke, ez soilik euskal artista garaikideen begiradetatik, baizik eta pintura genero bezala daukan konplexutasunagatik, eta bere biziraupena antzinatik izandako heriotzaren arriskutatik
Inaugurazioa: 2019/07/12
Hasten da: 2019/07/12
Bukatzen du: 2019/08/22
Ordutegia: A - O 17:30 - 20:30
Kokapena: Urazurrutia, 32. 48003 Bilbao

Date

12/07/2019 - 22/08/2019

Time

17:30 - 20:30

Location

Bilbao Arte
Urazurrutia Kalea, 32, 48003 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.