ERAKUSKETA: EL AMPARO ETA BERE SUKALDARIAK

EL AMPARO ETA BERE SUKALDARIAK
ONDARE ARETOA
Euskal sukaldaritza aipatzen den guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen berritzaileak izan direnenak. Hori gorabehera emakumeak izan ziren XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan itxita jardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekin, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituztenak, inolako dudarik gabe, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa honek aitzindariak izan ziren emakume horiek omendu nahi ditu, bereziki, El Amparo Jatetxeko sukaldariak izan ziren Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben lana goraipatuz. Izen bera duen errezetategia 1930ean editatu zen lehenengoz eta euskal gastronomiaren abiaburutzat jotzen da. Establezimendua irekita egon zen 1879tik 1918ra arte eta aurten itxieraren mendeurrena ospatzen da. El Amparok perfekzio-maila izugarria lortu zuen eta bere ospeak toki mugak gainditu zituen.
Inaugurazioa:
Hasten da: 2019/03/14
Bukatzen du: 2019/09/28
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 / 17:00-20:30 Igandeetan eta jaiegunetan: Itxita
Kokapena: María Díaz de Haro, 11

Date

14/03/2019 - 28/09/2019

Time

10:00 - 20:30
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.