Esku-hartzea: ALTIMETRÍAS. ANA VILLASEÑOS ETA ASOC. VECINAL ZABALA

ANA VILLASEÑOS ETA ASOC. VECINAL ZABALA
ALTIMETRÍAS
Juan de garay , 9 -11
70eko hamarkadan, Georges Perec Pariseko leku batean egon zen 3 egunez, hiri  handi baten egunerokotasuna osatzen duten xehetasun guztiak jasotzeko. “Pariseko leku bat agortzeko saiakera” da ohar horien emaitza: ezer gertatzen ez denean gertatzen dena, denboraren joana, jendearena, autoena eta lainoena.

Esku hartze horren jatorria da hiriaren puntu finko bat erregistratzea, ikusle gisa. Behaketa, hainbat ordukoa, hainbat egunekoa, urtaro guztietan, argi aldaketena, bidaztiena eta beren artean egunerokoa errepikaezin izateko haien batzeko moduaren hausnarketarena.

Altimetriak “mikro-gertakari”  horien irudikapena da, gure auzoetako eta hirietako kaleetan gertatzen diren horiena, horiekin aldatzen, hazten eta hedatzen garen moduena.

Hortik abiatuta, sinetsita herritarra dela hiriko praktiken protagonista, proiektu honen asmo nagusia da herritarrek parte hartzea esku hartze horretan, hura integratzeko eta eskuratzeko beharrezkoa baita. Hilabete igarotzean, ZabalaBerriko bizilagunen elkartearen laguntzarekin, adin guztietako biztanleak eta Juan de Garay kaleko oinezkoak gonbidatuko ditugu hesiaren barra bat aukeratzera, beren garaiera erregistratzera eta bertan beren izena idaztera. Hamabost barratik behin itsasoaren gaineko garaieraren ausazko erregistro bat egongo da.

Ana Villaseñor Godoy (Guadalajara, Mexiko. 1982). Guadalajarako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen, eta hainbat urtez aritu da Jaliscoko estatuko hauteskunde epaimahaian, demokrazia eta herritarren partaidetza gaien inguruko ikertzaile lanetan. Horrekin batera, Ciudad para Todos kolektiboko kide izan zen. Diziplina anitzeko kolektibo horren helburua zen hirien jasangarritasunaren eta mugikortasuna proposatzea eta haren alde borrokatzea. Orain gutxi lortu du Euskal Herriko Unibertsitatean Ikerketa eta Sormena Artean masterra, eskulturaren eta espazio publikoaren alorrean. Ikerketa ildoan, kaligrafian bitarteko bat aurkitzen du hirian euskarri gisa esperimentatzeko. Bere interes nagusia da hirietako proiektuetan lan egitea eta lankidetzan aritzea espazio publikotik, bertan esku hartuz, bitarteko demokratiko bat eta hiritarrak ahalduntzeko bitarteko bat den heinean.

ZabalaBerri bizilagun elkartearekin elkarlanean aritu da (Bilbo, Euskal Herria. 2011). Elkarte hori bizilagunek sortu zuten, Zabalako familien elkarte zaharraren ondorengo gisa, herriko bizi kalitatea hobetzen saiatzeko helburuarekin. Egun ehun familiak baino gehiagok osatzen dute. Egunerokotasunean, inguruan dauden edo sortzen diren arazoei irtenbideak proposatzen saiatzen da, hobetu daitezkeela uste duen alderdiak aldarrikatuz eta auzoaren bizitza kulturala eta soziala dinamizatuz.

Data: 2018/05/18TIK 2018/07/31 ERA ARTE
Ordutegia:
Xehetasunak:

Date

18/05/2018 - 31/07/2018

Time

08:00 - 18:00

Location

Juan de Garay Kalea, 9-11
Juan de Garay Kalea, 9-11, Bilbao, España
Category
No Comments

Post A Comment