ERAKUSKETA: 82 erretratu eta natura hil 1. DAVID HOCKNEY

DAVID HOCKNEY
82 erretratu eta natura hil 1
Guggenheim Bilbao
2012an Museoak antolatu zuen paisaia-erakusketa ikaragarri eta arrakastatsuaren ondoren, artistak alde batera utzi zuen pintura, bere jaioterri Yorkshire-etik urrundu, eta Los Ángelesera itzuli zen. Han, pixkanaka-pixkanaka, erretratuak eskatzen duen kontenplazio patxadatsuan barneratzen joan zen, eta bere estudio-burua pintatuz ekin zion berriz erretratuari. Hurrengo hilabeteetan zehar genero horretan erabat murgildu zen, eta estratu sozial ezberdinetako pertsonak gonbidatzen hasi zen tailerrean harentzat posatzeko: lagunak, familiakoak eta ezagunak, estudioko langileak, komisarioak, beste artistak, curator eta galeristak.

Denboraldi horretan egindako koadro guztiak tamaina berdinekoak dira, modelo bakoitza aulki berean agertzen da, urdin kolore dirdiratsuarekin atzean, eta denak hiru egunetan margotu ziren. Pinturarekin duen maisutasunari esker, pertsona ezberdinak mihisetik ateratzeko itxura dute, berehalakotasun beroarekin. Erakusketa honetan, David Hockney-k egin berri dituen erretratuak aurkeztuko dira: indar sortzaile berrituarekin eginda daude, eta Los Angelesko artearen munduko eta artistaren bidean azken urteetan gurutzatutako jendearen irudi intimoa eskaintzen dute.

Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

Inaugurazioa: 2017/11/10
Hasten da: 2017/11/10
Bukatzen du: 2018/02/25
Ordutegia: As - I: 10:00 - 20:00
Kokapena: Avenida Abandoibarra 2
WEB:
Si quieres Compartir este contenido hazlo desde aquí:

Date

10/11/2017 - 25/02/2018

Time

19:00 - 20:00

Location

Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Post A Comment