ERAKUSKETA: Acromática. Una partida inmortal. Mabi Revuelta

Mabi Revuelta
Acromática. Una partida inmortal 
Azkuna Zentroa
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) artistaren Acromática. Una partida inmortal erakusketa aurkezten du, arte garaikidearen historialaria eta komisarioa den Susana Blas (Madril, 1969) komisarioarekin.

Xakea hari eroale gisa hartuta, erakusketak artistaren ibilbidea berrikusten du, Acromática aurkeztearekin batera, erakusgaiari izenburua ematen dion proiektu argitaragabea. Ibilbidea lehen espazioan (Apertura, Irekiera) hasten da, eta bertan kokatzen da Naturaleza muerta con perlas negras, aurrez berrikusitako eskultura-pieza bat, erakusketaren tonu poetikoa markatzen duena. Bigarren espazioan (Medio juego, Joko erdia), Acromática proiektua osatzen duten hainbat lan zabaltzen dira. Proiektu hau historiako xake-partidarik artistikoenetako batean oinarrituta dago: 1851n Adolf Anderssen eta Lionel Kieseritzkyren artean jokatutako hilezkorra. Azkenik, azken espazioan (Fin de partida, Partida amaiera), Línea de tiempo (Denbora-lerroa) dago: artistaren ibilbidearen laburpena, xakearen lau arotan oinarritua: erromantikoa, zientifikoa, hiper-modernoa eta dinamikoa.

Mabi Revueltaren hitzetan, «Acromática piezen seriean, behin eta berriz itzultzen naiz jokoen unibertsora, oraingoan xakea eta haren arauen eta mugimenduen multzo berezia inspiraziotzat hartuta. Bi koloreko eremu txiki batean, munduaren ordenaren eta izaki eta gauzen patuaren hedapena ikusten dugu, izugarria eta larria. Eskulturaren, zinemaren, dantza garaikidearen, musikaren eta idazketaren bidez, jokoen erregearen kontakizuna egiten saiatzen naiz, haren mugetatik hara joz, metafora artistiko, intelektual, beliko eta bitalen bidez artikulatua».

Susana Blas komisarioak deskribatzen duen moduan, «Alderdi antologikoak artistaren ibilbidea berrikusten du, eta lau kategoriatan antolatzen ditu bere lana, xakearen historiako aroak definitzen dituztenak eta, aldi berean, diziplina unibertsal horri aurre egiteko eta jokatzeko lau aro direnak».

Mabi Revueltaren obrek gogoeta egiten dute bere lanean hasieratik agertzen diren gai unibertsalei buruz: errealitate-fikzio harremanak, generoen iragazkortasuna (literatura, arte eszenikoak, eskultura, marrazketa, ikus-entzunezko arteak), hezkuntza artistikoari buruzko ikerketa eta estrategia didaktikoen bilaketa ekintza artistikoa gizarte-aldaketaren eragile gisa baloratzeko.

Acromática. Una partida inmortal Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao eta Tabacalera Promoción del Arte (Madril) zentroen arteko koprodukzioa da. Tabacalerako La Principal aretoan izango da 2021eko otsailean.
Inaugurazioa: 2020/10/14
Hasten da: 2020/10/14
Bukatzen du: 2021/01/24
Ordutegia: Astelehenetik igandera, 11:00etatik 19:00etara
Kokapena: Arrikibar plaza, 4

Date

14/10/2020 - 24/01/2021

Time

11:00 - 19:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.