ERAKUSKETA: Albo batera utziz. Irati Urrestarazu

Irati Urrestarazu
Albo batera utziz
BilbaoArte Fundazioa
2020ko urriaren 16tik azaroaren 20ra, 2019an BilbaoArten egoiliar izan zen Irati Urrestarazuk “Albo batera utziz” erakusketa izango du Urazurrutia Aretoan. Eskultura eta instalazio erakusketa hau urriaren 16an inauguratuko da, 19:30ean, sarrera libre eta edukiera mugatuarekin. Nahitaezko maskara erabiltzea.

Lan egitean, Irati Urrestarazu Castoriadis filosofo greko-frantsesaren legein/teukhein ideiatik abiatzen da. Ideia horrek iradokitzen du badela zerbait bere subjektibotasunaren eta objektuaren artean, ikusezina baina hautemangarria. Bere lanetan, prozesua ardatz nagusi bezala egituratzen da, elkarren kontrakotzat jotzen dituen materialen arteko portaeraren etengabeko bilaketa bihurtuz. Hauek muga berrietara egokitzera eta bat egitera behartzen ditu. Estatiko-dinamikoari, iragankorra-hondarrari buruzko jolas dialektikoa, bere portaera naturalaren eta hura hertsatzen duten materialen artekoa.

Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 17:30etik 20:30era. Doako sarrera, edukiera mugatuarekin.



“Gehienetan inkontzienteki eta presaka, jakea kendu eta aulki gainean edonola bota egiten dut. Ohiturek ekintza batzuen aurpegia ezkutatzen dute, batzutan egitea beraren zentzua, bestetan zerbait egin izanaren memoria bera. Epe luze-labur baten memoriaren dinamika izan daiteke.

Inkontzienteki eta presaka, estropezu egiten didaten zapatillak kendu eta hormaren kontra jartzen ditut. Nire okertutako hatzek zapatillen zolan utzi duten markek hormaren aurka egiten dute nahigabe“.
Irati Urrestarazu

Irati Urrestarazu Okela Sormen Lantegiaren sortzailea da, eta erakusketen komisarioa izan da 2014tik gaur arte. 2013tik hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du eta banakako bat egin du Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan (2019). Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekoizpen Beka (2017-2018), Eusko Jaurlaritzaren Sormen modalitateko diru-laguntza (2019) eta Nafarroako Gobernuaren ekoizpenerako diru-laguntza (2020) jaso ditu. BilbaoArte egoitza egin du (2019). Nafarroako artista gazteen 1. saria jaso zuen, ENCUENTROS.
Inaugurazioa: 2020/10/16 - 19:30etan
Hasten da: 2020/10/16
Bukatzen du: 2020/11/20
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara
Kokapena: Urazurrutia, 32

Date

16/10/2020 - 20/11/2020

Time

09:00 - 21:00

Location

Bilbao Arte
Urazurrutia Kalea, 32, 48003 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.