ERAKUSKETA: CENSURAS-ZENTSURAK. AGUSTÍN IBARROLA

AGUSTÍN IBARROLA
CENSURAS-ZENTSURAK
Bizkaia Aretoa
Ostegunean, urtarrilak 18, 19:30ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo ) Agustín Ibarrolaren artelanekin osatutako ‘Censuras-Zentsurak’ erakusketa inauguratuko da. Otsailaren 28ra arte ikusgai izango den esposizio hori, astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 8:30etik 19:30era. Sarrera doan.

José Ibarrola erakusketaren komisarioaren esanetan esposizio hori ez da autorearen atzera begirako erakusketa bat, Agustín Ibarrolaren bizitza pertsonaleko eta artistikoko bi une erabakigarritan ardazten baita. Alde batetik, Chillida aretoan ‘Censuras’ esposizioa ikusi ahal izango da. Han, antifrankista zeneko garaian, 1961-1976, egindako grabatuak, kartelak eta collageak erakutsiko dira.

Bestetik, Axular aretoan ‘Zentsurak’ esposizioa egongo da ikusgai. ETAren terrorismoaren aurkako borrokari eskainitako hainbat artelan egongo dira han. Hala, 2000ko, 2001eko eta 2003ko atentatuen ostean ateratako Omako Basoaren argazki batzuk ikusi ahal izango dira, baita txanodunak protagonista dituen pinturak, grabatuak eta eskulturak ere.

Zentsura At Jaialdiaren 12. edizioko ekimen garrantzitsuenetarikoa da Agustín Ibarrolaren erakusketa hori. Inaugurazioan izango dira, besteak beste, José Ibarrola komisaria; Naiel Ibarrola, artistaren iloba, zeinak bideo eta musika uztartzen dituen ikus-entzuneko muntaia aurkeztuko duen; Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreodea eta Nerea San Martín, Bizkaiko Campuseko Unibertsitate Zabalkuntzako zuzendaria.
Inaugurazioa: 2018/01/18 - 19:30
Hasten da: 2018/01/18
Bukatzen du: 2018/02/28
Ordutegia: A - Or: 08:30 - 19:30
Kokapena: Avenida Abandoibarra 3
WEB:
Si quieres Compartir este contenido hazlo desde aquí:

Date

18/01/2018 - 28/02/2018

Time

19:30 - 19:30

Location

Bizkaia Aretoa
Abandoibarra Etorb., 3, 48009 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Post A Comment