ERAKUSKETA: María Josefa Huarte. Kolektiboa

Kolektiboa
María Josefa Huarte
Bilboko Arte Ederren Museoa
Nafarroako Unibertsitatea Museoaren eskuzabaltasunari esker, udan, ikusleek aukera izango dute María Josefa Huarteren bildumaren zati handi batez gozatzeko. Hain zuzen, bilduma 19 artistaren 47 obrak osatzen dute; bilduma pribatu oso berezi baten eredu da, eta Huarte familiak 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean garatu zuen bildumagintza eta mezenasgo lanaren testuinguruaren barruan ulertu behar da.

1950eko hamarkadaren amaiera aldera ekin zioten bildumari, beren gustu pertsonalari jarraituta. Arte geometrikoaren eta abstraktuaren alde egin zuten; lehenengo, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo eta Antoni Tàpiesen lan-multzo garrantzitsuekin, bai piezen kalitateagatik, bai piezek artista bakoitzaren bilakaera jasotzeko duten moduagatik; eta, ondoren, entzute handiko autoreen obrekin, esate baterako, Eduardo Chillida, Mark Rothko, Wassily Kandinsky, Luis Feito, Manolo Millares eta, are, azken urteetako Picassorenak ere. María Josefa Huartek modernitateranzko bide estetiko gisa ulertu zuen abstrakzioa, eta, aldi berean, espiritualtasuneko barne-bide pertsonal legez.
Inaugurazioa: 2020/07/15
Hasten da: 2020/07/15
Bukatzen du: 2020/10/12
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 15:00etara
Kokapena: Museo Plaza, 2

Date

15/07/2020 - 11/10/2020

Time

11:00 - 21:00

Location

Bilboko Arte Ederren Museoa
Plaza del Museo, 2, 48009 Bilbao, España
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.