ERAKUSKETA: Geruzak. Miren Barrena

Miren Barrena
Geruzak
Mongolia Gunea
"Geruza geologikoen irudikapen grafikotik abiatuz, liburu zientifikoen ilustrazioekin egiten dut lan, trazu, konposizio edo perspektiba bezalako baliabide grafikoak material eta prozedura desberdinekin gauzatuz(tinta Txinatarra, kakorratz-lana, collage-a…)

Hala, estanpatu eta ehunduraz osatutako mapak sortzen ditut, non interes estetikoa aurkitzen dudan. Mapa: irudia; ibilbide bisuala; lehenetsitako logika baten arabera dabilen tramen jokoa. Gure gorputzarekin zeharkatzeko leku fisiko bat gorpuzten duen mapa. Alpinismoaren imajinariotik, karga emozionala duten familiako objektu batzuekin garatzen ditut ideia hauek: mapak, argazkiak, geologiako liburuak…"
Inaugurazioa: 2020/02/06
Hasten da: 2020/02/06
Bukatzen du:
Ordutegia: Astelehenatik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara / Larunbatak 12:00etatik 20:30etara
Kokapena: Aretxaga, 2

Date

06/02/2020 - 31/03/2020

Time

11:00 - 20:30
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.