INTERBENTZIOA: Fatxada. Ane Pikaza

Ane Pikaza
Fatxada
Azkuna Zentroa
Ane Pikaza artistak Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren lehen urtea itxiko du, amodio erromantikoa eta amodioak egindako sakrifizioak jorratzen dituen ‘La loca de Arriquibar’-i buruzko proposamenarekin. Aitor Saraiba, Higinia Garay, Naiara Goikoetxea, Leire Urbeltz eta Susana Blascoren proiektuen ondoren, artistak Fatxada nagusiko txanda hartuko du, eta urte hasieratik esku-hartze artistikoak egiteko erabiltzen den espazio hau eraldatuko du.

Proiektuaren inspirazioa Arriquibar plazaren historia bera da, hain zuzen, Arriquibarreko zoroa izeneko Bilboko pertsonaia enblematikoa. Andre horrek gau eta egun ematen zuen aulki berean eserita, artilezko txanoak ehuntzen, maiteminez, eta bere jantzi bitxiak zituen bereizgarri.

«Arriquibarreko espazioa bera oso esanguratsua zen niretzat, istorio hori bainuen gogoan, amak eta amamak hamaika aldiz kontatutakoa. Hortaz, ilustrazioaren bidez, forma eman nahi diot amodio erromantikoaren ideia horri, nola joan den aldatzen horretaz dugun ikuskera. Horixe da abiaburua, eta loredun kapela zoro horiek ere bai», azaldu du artistak.

Ane Pikazak honela aitortzen du: «Beti pentsatu nuen pertsona bat baino gehiago izan nahi nuela, bizitza bat baino gehiago bizi. Beharbada, horregatik erabaki nuen gustatzen zaidan guztia egitea. Arte Ederrak eta Antzerkia ikasi nituen, eta, denboraren poderioz, desira horrek oreka arraro batean bizitzea lortu du. Gaur egun, neure burua prestatzen jarraitzen dut, eta bi mundu bateratzen ditut: batzuetan oso hurbil daude elkarrengandik; beste batzuetan urrundik begiratzen diote batak besteari, eta noiz edo noiz eskutik lotuta joaten dira. Leiho horretatik atera behar da nire lanak ikusteko. Egin dezagun amets».

Ane Pikaza (Bilbo 1984). Arte Ederretan eta Antzerkian lizentziatu zenetik, ilustrazioa eta arte eszenikoen arloak bateratu ditu. Profil multidisziplinarioa du, eta horrek aukera eman dio era askotako formatuak, aplikazioak eta harremanak ikertzeko, ilustrazioa eta arlo paraleloak (hala nola antzerkia eta bideo-jokoak) jorratuz. Egin dituen lanen artean, "Los ríos de Alice” bideo-jokoa eta Kabia antzerki-konpainiarentzat egin dituen bisualak nabarmentzen dira. Horrez gain, ibilbide luzea egina du, besteak beste, antzerkiko eta jaialdietako kartelekin, erakusketekin eta aldizkariekin elkarlanean. Eszenen eta ametsen unibertso bat, geure buruen aurrean esertzen gaituena. Apustu bat, onirikoa errealitateei aurka egiteko arma gisa erabiltzeko.
Inaugurazioa: 2019/11/15
Hasten da: 2019/11/15
Bukatzen du: 2020/01/15
Ordutegia: 08:00h - 22.00h
Kokapena: Arrikibar plaza, 4

Date

15/11/2019 - 15/01/2020

Time

08:00 - 20:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.