ERAKUSKETA: HOMELESS. ÁNGELA DE LA CRUZ

 

Angela de la Cruz
HOMELESS
AZKUNA ZENTROA
2018ko urriaren 25tik 2019ko urtarrilaren 20ra arte, 2017ko Arte Plastikoen Sari Nazionala eskuratutako Angela de la Cruzen ‘Homeless’ erakusketa egongo da Azkuna Zentroan, Carolina Grau komisarioaren eskutik. Erakusketak ibilbide bat egiten du artistak 1996. eta 2018. urteen artean egindako lanetatik, eta zenbait lotura eratzen ditu garai desberdinetakoak diren eta gehienetan atzera begirako erakusketetan jarri ez diren artelanekin.
Erakusketaren tituluak artistak bastidorea hautsiz egin zuen lehen artelanetako batean du sorburua. Izan ere, lana edukitzeko eta, orobat, pinturaren izaera dramatizatzeko inguruko espazioa erabili zuen lehen lanetako bat da ‘Homeless’ (1996) pintura. Tamaina handiko pintura horixka honen bastidorea zakarki hautsita dago, eta lurzorutik zutitzen da, erakusketako espazioaren iskinetik gu zelatatzen.

Bere ibilbidean barrena, Angela de la Cruzek (Coruña 1965) pinturaren mintzairarekin esperimentatu du hogei urte luzez. Artistak ahalegina egin du hasieratik baliabidearen baldintzak eta mugak berriz zehazteko, eta pintura hartu du ardatz gisa, irudikatu ahal duenari begira. De la Cruzek mintzaira berezia garatu du, eta horri esker, haren koadroek kalitate eskulturala dute, pinturaren eta eskulturaren arteko mugak ezabatuta baitaude. Bata zein bestea erabiltzen du, adierazi nahi duenaren eta obra bakoitzak duen beharraren arabera. Hark esan duenez, «pinturaren mintzaira darabilen eskultura bat da, eta alderantziz. Pintura eta eskultura da».

Haren obran maiz agertzen dira gaurkotasunarekiko kezka, desparekotasun soziala, egoera politikoa, aldaketa klimatikoaren ondorioak, gerren irudiak eta atentatu terroristak. ‘Homeless’ etxerik gabeko pertsonei dagokie, beren ondasunak eta memoriak aldean eramaten dituzten horiei. Beti pinturaren historian ainguratuta dauden artistaren obren modukoak dira

Angela de la Cruz (Coruña, 1965) bere belaunaldikoen artean nazioartean onespen gehien eskuratu duen artista galiziarra da. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatetik. 1980ko hamarkadaren erdialdean, Londresera jo zuen, eta arteko ikasketak egin zituen Chelsea College of Art-en, Goldsmiths College-n eta Slade School of Art-en; gainera, handik aurrera zentro horretako egoiliarra izan zen eta hor egin zuen lan. Oihalean eta bastidorean egindako tratamenduaren bidez, artistak pinturaren eta eskulturaren artean eratzen duen harremana da Angela de la Cruzen obraren bereizgarria. Gehienbat, pintura monokromatikoak sortzen ditu, hautsi eta beren burua inguratuz bihurrikatzen direnak. Hasieran ez zuten hiru dimentsioko zentzua hartzen dute horrela, eta pinturari handitasunaren "aura" kentzen dio. 90eko hamarkadaren amaieran, inflexio-puntua izan zen haren ibilbidean, ‘Larger than Life’ (1998) proiektuaren bidez: bastidore izugarri baten barruan bihurrikatutako oihal handi-handi bat, bera barnebiltzen duen espazioaz erabat jabetzen dena, gainezka ere egin arte. Royal Festival Hall-eko dantza-pistan erakusteko sortu zuen obra, eta, kritikarien eta ikusleen lilura pizteaz gain, onespena eman zion nazioartean: nazioarteko artista espainiarrik garrantzitsuena zela jo zuten. Onespen hori berriz jasoko zuen 2010ean, Turner Prize-rako finalista izateko hautatu zutenean. Gero, elementu birziklatuak sartu zituen bere obran, gehienbat kaletik berreskuratutako altzariak. Elementu horiek hondatutako eta bihurritutako eskultura-piezen modura sartzen dira espazioan; badirudi beren buruari eusten diotela, oreka ezegonkorrean. Angela de la Cruzen lanak era askotako erreferentzia kulturalak eta artistikoak hartzen ditu, hala nola Goyaren pintura, arte povera eta Jacques Derridaren idazkiak. Horrez gain, elementu biografikoak sartzen ditu, eta ekintza piktorikoari eta espazioari buruz hausnartzen du. 90eko hamarkadaren amaieratik aurrera, banakako eta taldeko erakusketa askotan parte hartu du, eta haren artelanak bilduma ugaritan daude jasota, besteak beste, hauetan: Bartzelonako Fundació La Caixa, Stockholmeko Moderna Musset, Melbourneko National Gallery of Victoria, Tate Collection eta Galiziako Fundación Barrié.
Inaugurazioa: 2018/10/25-19:30
Hasten da: 2018/10/25
Bukatzen du: 2019/01/20
Ordutegia: Astelehena - Osteguna 7:00 - 23:00. Ostirala: 7:00 - 24:00. Larunbata eta Igandea: 8:30 - 24:00
Kokapena: Plaza Arriquibar, 4

Date

25/10/2018 - 20/01/2019

Time

08:00 - 18:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.