ERAKUSKETA IBILTARIA: BBK Artearen Ibilbidea. Kolektiboa

Kolektiboa
BBK Artearen Ibilbidea
Bizkaiko eremu publikoa
Azken hilabeteetan itxialdian egon ondoren, pixkanaka, gizartea dagokion espazio publikoa berreskuratzen ari da. Kulturak eta arteak herritarrei laguntzeko lan egin dute etapa gogor honetan, eta susperraldi mailakatu horrekin bat egin nahi dute. Horrekin batera, ekimen zoragarri bat sortu da, eta, horri esker, gaurtik aurrera, ikusleek La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea ekimena ikusi ahal izango dute aire zabalean. Erakusketa ibiltari hori Bilboko Areatzan hasiko da, eta, geroago, Bizkaiko kostaldean zehar bidaiatuko du uda honetan. Ia lau hilabetez (ekainaren 16tik urriaren 4ra), erakusketak Bizkaiko kostaldeko hainbat herri zeharkatuko ditu, eta astebeteko egonaldia egingo du herri bakoitzean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako lanik onenen hautaketa bat ezagutarazteko.

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria da. Asmo didaktikoa du, eta funtsezko ibilbidea eskaintzen du museoaren bildumako 40 maisulanetan zehar; kalitate handiko teknika erabiliz egindako erreprodukzioak dira, eta xehetasunen zehaztasun txundigarria eta kolorearen fideltasun handia lortzen dute. Horrekin batera, 40 lanetatik 24k QR kodea izango dute, eta erakusketa bisitatzera hurbiltzen direnei aukera emango diete gailu mugikorrean iruzkinak dituzten audio fitxategiak doan deskargatzeko (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Gainera, 6 lanek haurrentzako diseinatutako kontakizun bat izango dute, 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendua.

Herri partaideak
ekainak 16-29 Bilbo
ekainak 29-uztailak 6 Areeta (Getxo)
uztailak 6-13 Portugalete
uztailak 13-20 Santurtzi
uztailak 20-27 Muskiz
uztailak 27-abuztuak 3 Ereagako hondartza (Getxo)
abuztuak 3-10 Gorliz
abuztuak 10-17 Plentzia
abuztuak 17-24 Bakio
abuztuak 24-31 Bermeo
abuztuak 31-irailak 7 Mundaka
irailak 7-14 Elantxobe
irailak 14-21 Ispaster
irailak 21-28 Ondarroa
irailak 28-urriak 4 Lekeitio
Inaugurazioa: 2020/06/16
Hasten da: 2020/06/16
Bukatzen du: 2020/10/04
Ordutegia: 24 ordu
Kokapena: Bizkaiko eremu publikoa

Date

16/06/2020 - 03/10/2020

Time

00:00 - 00:00

Location

Bilboko Arte Ederren Museoa
Plaza del Museo, 2, 48009 Bilbao, España
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.