ERAKUSKETA: Laugarren dimentsioa. Jesús Rafael Soto

Jesús Rafael Soto
Laugarren dimentsioa
Bilbao Guggenheim Museoa
Erakusketa honek Jesús Rafael Soto (Bolibar Hiria, Venezuela, 1923–Paris, 2005) artistaren lanaren atzera begirako azterketa eskaintzen du. Esperientzia estetikoa denborazkotasunari, intentsitateari eta ikusleen parte-hartzeari lotutako zera moduan ulertzen zuen Sotok, eta horren arabera egituratu da Soto. Laugarren dimentsioa ere. Erakusketak XX. mendeko bigarren erdialdeko artea eraldatu zuen artista aitzindari honen ibilbidea berraztertzeko aukera paregabea eskeintzen du. Bost hamarkadatako ibilbidean zehar, funtsezko papera bete zuen Sotok artelanen irismena eta gizarte-funtzioa birdefinitzeko orduan. 1950eko hamarkadan pinturaren eta eskulturaren arteko ohiko banaketa urratuz, Sotoren lanak mailaz mailako bilakaera izan zuen esparru bisualetik haratago, eta paper nabarmena jokatu zuen hurrengo urteetan objektu artistikoaren kontzeptuak eman zuen bira erradikalean. Hala, hasierako ikerketa optikoetatik Parisko artista zinetikoen taldeko parte izatera pasa zen Soto —Jean Tinguely, Iacov Agam eta Victor Vasarely-rekin batera—, eta nazioarteko talde garrantzitsuekin ere lotu zen, Zero taldearekin edo Londresko Signals galeriako zirkuluarekin, esaterako.

1967tik aurrera, Zeharkagarriak seriea lantzeari ekingo zion —plastikoz edo metalez landutako harizpi zintzilikariz osatutako egitura kubiko handiak—, bere karreraren amaiera arte landuko zituenak. Aldi berean, partaidetza potentzial handiko obra piktoriko eta eskultorikoak lantzen jarraitu zuen, ikuslea obran guztiz sartu gabe garatzen zirenak, baina haren partaidetza eta mugimendua beti eskatuko zutenak. Zendu zen arte, Sotok tamaina handiko enkarguak lantzen jarraitu zuen espazio publikoetarako zein erakundeetarako.

“Laugarren dimentsio” baten ideiak espazioaren eta iraupenaren, forma plastikoaren eta denboran gertatzen den esperientziaren arteko batasuna dakar gogora, baita transzendentzia eta hiperespazioa ere, eta XX. mendeko artistek abangoardien espiritualtasun ia utopikoaren garaitik heredatutako funtsezko kontzeptuetako bat da. Sotoren ustetan, zientzia eta filosofiarekin partekatutako ikerketa-esparruan lan egin behar du artistak.

Guggenheim Bilbao Museoak, La Fábrica argitaletxearekin elkarlanean, katalogo ilustratu bat argitaratuko du erakusketarekin batera, Sotoren ondareari eta hark artearen arestiko historian izan duen eraginari buruzko testu kritiko berriak biltzen dituena, artxibo-material argitaratu gabeen eta dokumentu historikoen erreprodukzioekin batera.
Inaugurazioa: 2019/10/18
Hasten da: 2019/10/18
Bukatzen du: 2020/02/09
Ordutegia: Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara. Astelehenetan itxita
Kokapena: Abandoibarra etorbidea, 2

Date

18/10/2019 - 09/02/2020

Time

10:00 - 20:00

Location

Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbo, Bizkaia

Location 2

Museo Guggenheim Bilbao
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.