EXPOSICIÓN: Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958. Lygia Clark

Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Lygia Clark
Guggenheim Bilbao Museoa
Lygia Clark (1920–1988) oso garrantzitsua da Brasilgo abangoardian; hiru hamarkadatan baino gehiagoan luzatu zuen bere lan berritzailea, eta hainbat arlo jorratu zituen, hala nola pintura, eskultura, filmak, marrazkiak, grabatuak, partaidetza-ekintzak eta arte terapeutikoa. Erakusketa honek sakon aztertzen du 1948tik 1958ra bitarteko obra. Aldi hura erabakigarria izan zen artistarentzat, figurazioaren eta abstrakzioaren arteko pinturekin esperimentatu baitzuen; margolan horiek sortzaileak gerora egingo zituen lanen ikusmintzaira eratu zuten.

Erakusketak haren obra goiztiarrena biltzen du, gutxitan erakutsitako marrazkien bidez irudikatuta, eta garai hartan sortutako serie garrantzitsuetako pinturak ere jasotzen ditu; horren guztiaren helburua da Lygia Clarken ibilbideko lehenengo hamarkadaren ikuspegi orokor eta funtsezkoa eskaintzea.

Hiru atal historikotan dago banatuta erakusketa: “Lehenengo urteak, 1948–1952”, “Abstrakzio geometrikoa, 1953–1956” eta “Formaren aldakuntza: espazioa modulatzen, 1957–1958”. Atal horietako bakoitzak Clarken ideiarik esanguratsuenei heltzen die, eta haren garapen artistikoaren obra adierazgarrienetako batzuk eskaintzen ditu.

Curator: Geaninne Gutiérrez-Guimarães
Inaugurazioa: 2020/03/06
Hasten da: 2020/03/06
Bukatzen du: 2020/02/24
Ordutegia: Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
Kokapena: Abandoibarra etorbidea, 3

Date

06/03/2020 - 24/05/2020

Time

10:00 - 20:00

Location

Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbo, Bizkaia

Location 2

Museo Guggenheim Bilbao
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.