ERAKUSKETA: La verdadera noche. Lester Álvarez eta José Ramón Ais

Lester Álvarez eta José Ramón Ais
La verdadera noche
Azkuna Zentroa
Lester Álvarez (Camagüey, 1984) eta José Ramón Ais (Bilbo, 1971) artistek 2018ko Praktika Artistikoen Egonaldian, Habanako Estudio Carlos Garaicoaren 'Artista x Artista' programarekin, gauzatutako proiektuen emaitza da erakusketa hau.

José Ramón Aisek Brillan en la noche bideo-sorkuntza aurkeztuko du erakusketan, Kubako naturaren eszenetatik abiatuta sortutako fikziozko paisaia bat zeharkatzen duena. Gaueko amesgaizto bat, kokoriko eta intsektu bioluminiszenteek argiztatua eta panorama gisa eraikia. Irudi horretan, herri-kontakizunen atmosferak bat egiten du iraultzaren jatorrian enblematikoak diren paisaiekin.

Panoramak, borroka historikoak irudikatzen ziren gailu piktorikoak, estrukturalki panopikoaren antzekoa zena, irudiaren, gailu optikoen eta arkitekturaren erabileren azterketa bat irekitzen du ideologien eraikuntzan eta hedapenean. Linterna magiko horretan, politika-, zientzia-, mitologia- eta herri-kontakizunak alderdi askotako irudimenean elkartzen dira.

Erakusketa borobiltzeko, Lester Álvarez artista kubatarraren bi proiektu daude ikusgai: La Noche en Cuba eta Viaje del inquisidor Alonso de Salazar.

La Noche en Cuba 1959tik 2019ra bitartean margotutako akuarelen sorta da, gauari egindako erreferentzietan oinarrituta, eta batez ere 1959az geroztik argitaratutako literatura kubatarraren barruan kontatutako ametsetan sortua. Ametsen erresuma irrazionalak boterearen edozein kontakizun antolatu eta totalizatzaile dinamizatzen du. Proiektu horren bidez, artistak Kubaren irudi bat landu nahi du bere azken hirurogei urteetan, bere literaturaren zatiak partitura-puntu gisa hartzean, klasikotzat jotzen duenetik hasi eta debekatua edo ahaztua izan deneraino.

Viaje del inquisidor Alonso de Salazar, berriz, 1611ko maiatzean Alonso de Salazarrek Nafarroako mendietan zehar egindako bidaiaz idatzi zuen txosten oparoa ardatz hartu duen instalazioa da; haren bidaia berregitea da asmoa, "ebidentzia" batzuk bilatzeko.

José Ramón Ais: UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatura eskuratuta eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Eskolan lorezaintza-diseinuko ikasketak eginda. Proiektuan, argazki-sail bat sortu du, Kubako imajinarioa eta paisaia eratzeko izan diren prozesuez hausnartzeko, gertaera historikoak, naturako baliabideen erabilera eta ustiapena, aldaketa soziopolitikoak, eta, batez ere, eguneroko erabilerak eta jendeak naturarekin duen harreman emozionala aintzat hartuta.

Lester Álvarez: Lester Álvarezek Instituto Superior de Arte (ISA) erakundean bukatu zituen goi mailako ikasketak 2011n. Orduz geroztik, sortzaile-ibilbidea garatzen hasi zen; denbora joan ahala, aukera izan du banakako erakusketak egiteko eta proiektu kolektibo askotan parte hartzeko. Haren lanak sariak ere jaso izan ditu, hala nola Ingalaterrako Emerson Collegeko Tengo Frío Artist Group beka eta Italiako Sardinian jasotako ISOLE Nazioarteko Pintura Bienalaren IX. edizioko lehenengo saria.

Lantegia, ideien laborategian kokatuta egongo da erakusketa. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok proiektu artistikoak ekoizteko eta ikustarazteko duen espazio berria da, eta, hor, BAT espazioa proba- eta saiakera-areto gisa egituratu da. Estudioa zabalik dago arte bisualetako eta zuzeneko arteetako saioak egiteko, bai eta prestakuntza eta esperimentazio kuratorialerako ere.

Fundación Banco Sabadellek egonaldi artistikoen programa babesten du, artea eta kultura sustatzeko eta hedatzeko duen programaren barruan.
Praktika Artistikoen egonaldia euskal hizkuntza eta kultura mundu osotik zabaltzeaz arduratzen den Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du.
Inaugurazioa: 2019/12/04
Hasten da: 2019/12/04
Bukatzen du: 2020/01/26
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 16:00-20:00
Kokapena: Arrikibar plaza, 4

Date

04/12/2019 - 26/01/2020

Time

16:00 - 20:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.