ERAKUSKETA: Lehoiak elurrean. Asier Gómez Olivenciak komisariatuak

Asier Gómez Olivenciak komisariatuak
Lehoiak elurrean
Arkeologi Museoa
Oso bitxia ematen badu ere, orain dela urte asko, Goi Pleistozenoan (duela 126.000-11.700 urte bitartean), gaur egun Afrikako sabanetan bizi direnak baino handiagoak ziren lehoi talde batzuk ibiltzen ziren gure lurraldeetako mendi eta haranetan zehar.

Erakusketan, Arrikrutzeko lehoiaren eskeletoarekin batera (Iberiar Penintsulan ezagutzen den osoena), garai hartako beste animalia karniboro batzuen fosilak ikusi ahal izango dira; esaterako, Obarretako kobazuloan (Bizkaian) aurkitutako kuoi baten buru-hezur bat. Kuoia txakur antzeko animalia bat da, otsoa baino txikiagoa baina azeria baino handiagoa; gaur egun, Asian ikus daiteke. Era berean, Askondoko koban (mañaria, Bizkaia) aurkitutako leizeetako hartz baten buru-hezurra edo Carrioneko (Pinilla del Valle, Madril) aztarnategiko hiena heldu baten buru-hezurra ikusi ahal izango dira, besteak beste. Azken aztarna hori Atxagakoban (Forua) aurkitutako beste fosil batzuen antzekoa da.

Jarduera osagarriak egongo dira (bisita gidatuak, irteerak, tailerrak, etab).
Inaugurazioa: 2020/02/27
Hasten da: 2020/02/27
Bukatzen du: 2020/07/14
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:30 / Igandeak eta jaiegunak: 10:30-14:00
Kokapena: Mallona Galtzadak, 2

Date

27/02/2020 - 14/07/2020

Time

10:00 - 19:30

Location

Bizkaiko Arkeologi Museoa
Bizkaiko Arkeologi Museoa
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.