ERAKUSKETA: Macho Man. Àlex Rigola / Heartbreak Hotel

Àlex Rigola / Heartbreak Hotel
Macho Man
Azkuna Zentroa
Àlex Rigola dramaturgoaren (HeartBreak Hotel konpainia) azken proposamenak efektu dramatikorik handiena lortzen du behar den dosia erabilita. Lana Macho Man da, martxoan Azkuna Zentroan aurkeztuko dugun indarkeria matxistari buruzko ikuskizun-instalazioa. Sarritan emakumeen bizitzarekin amaitzen duten tratu txarren uztarriaren azpian ikaratuta bizi diren emakumeak ikusteko, haiekin gogoeta egiteko eta enpatizatzeko gailu bat.

Macho Man bidaia eszenikoak gonbit egiten die pertsonei indarkeria matxistaren aurpegi desberdinak erakusten dituzten espazioetatik mugitzeko: bikotearen esparrua, familia, lana, gizartea eta arlo judiziala.

Ibilbide interaktiboa da, 12 gelez osatutako artefaktu dramaturgiko batean barrena. Ibilbidea guztiz beldurgarria da, ibilbideak irauten dituen 50 minutuetan ikusten eta entzuten den guztia egia hutsa baita.

Ikuslea entzungailu batzuekin sartuko da instalazioan, eta, horien bidez, indarkeria matxista jasan duen baina anonimatuan egon nahi duen emakume aktore batek gidatuko du ibilbidetik. Aukera izango dugu lekukotasun beldurgarriak eta benetako elkarrizketak, datuak, testuak, objektuak, galderak, epaiak, adierazpenak, fotografiak, liburuak, bideoak entzun eta ikusteko… Macho Man emoziozko bidaia espazio eszeniko batetik mugitzen da, arte eszenikoak eta plastikoak, psikologia eta dokumentazioa uztartuz.

«Proiektu honekin, bide berriak bilatzen ditugu muturreko matxismoaz kontzientzia hartzeko, arte eszenikoetako, arte plastikoetako, psikologiako eta dokumentazioko jakintzak bateratuz. Ikusleak aktibatu nahi ditugu, dokumental, informazioko flyer edo erakusketak batek egingo lukeen horretatik harantz joz» azaldu du Rigolak.
Inaugurazioa: 2020/03/03
Hasten da: 2020/03/03
Bukatzen du: 2020/03/15
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara
Kokapena: Arrikibar plaza, 4

Date

03/03/2020 - 15/03/2020

Time

19:00 - 21:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.