ERAKUSKETA: INOIZ EZ ERREALA / BETI EGIAZKOA. Zenbait artista.

Kurt CAVIEZEL, Cristina DE MIDDEL, Gonzalo ELVIRA, Oier ETXEBERRIA, Kiko FAXAS, Joan FONTCUBERTA, Verónica GERBER BICECCI, Alicia KOPF, Glenda LEÓN, Valérie MRÉJEN, Guillem NADAL, Mabi REVUELTA, Xabier SALABERRIA.
INOIZ EZ ERREALA / BETI EGIAZKOA
Azkuna Zentroa
INOIZ EZ ERREALA / BETI EGIAZKOA
2019(E)KO MARTXOAREN 14(E)TIK 2019(E)KO IRAILAREN 22(E)RA

«Nunca real y siempre verdadero» (Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa) Artauden esaldia artearen eta literaturaren arteko sinbiosiari buruzko erakusketa honen goiburu gisa ageri da. Esaldi horrek lotzen ditu, hain zuzen ere, erakusketan parte hartzen duten hamahiru artistak, zeinak diharduten artean edo literaturan eta sortu baitituzte artea genero literario modura eta literatura erakusketa-proiektu modura erabateko naturaltasunez tratatzen dituzten lanak. Kritika nabarmentzen da hemen: artean nahiz literaturan nagusi diren sistemen statu quoaren eta arlo horiek esparru itxi modura tratatzearen kontrako kritika, hain zuzen.

Eta horrexegatik egiten du bi arlo horien arteko mugak lausotzearen eta deuseztatzearen aldeko apustua. Nolabait esateko, ez da begiratzeko ‘arte’ bat soilik, irakurtzekoa ere bai baizik. Literaturan artearen inplosioa gertatu den bezalaxe, indar zentrifugo bat sortu da jarri duena, kontrako noranzkoan, narratiba artearen munduan, hura garatzeko eta berritzeko esparru bat eskainiz. Hala, Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa erakusketan, ulertzen da arteak gai izan behar duela Irudiaren Aro hau azaltzeko hitzak biltzeko, itotzen gaituen jario bisualari aurre eginez.

Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa aldi berean da erakusketa bat, arteak eskaintzen duen aukera narratiboari buruzko gogoeta bat eta, azkenik, abentura hori kokatzeko espazio komun baten eraikuntza. Liburuen liburu bat da; begien bistako kontakizun bat, denbora errealean. Testua testura, hitza irudi, liburua display eta erakusketa literarioa erakusketa bisual bihurtzeko prozesu hori gardentzeko xedea duen esperientzia bat.
Inaugurazioa: 14/03/2019 - 19:30h
Hasten da: 14/03/2019
Bukatzen du: 22/09/2019
Ordutegia: 11:00 - 20:00
Kokapena: Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia

Date

14/03/2019 - 22/09/2019

Time

11:00 - 20:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.