ERAKUSKETA: Harria eta zerua. Víctor Ericeren ikus-entzunezko instalazioa

Víctor Erice
Harria eta zerua
Bilboko Arte Ederren Museoa
Harria eta zerua Víctor Ericeren ikus-entzunezko instalazioa da, eta Aita Donostia (Jose Gonzalo Zulaika; Donostia, 1886–Lekaroz, Nafarroa, 1956) konpositore eta musikologoaren omenezko monumentua hartzen du oinarri. Agiña mendiaren gailurrean (Lesaka, Nafarroa) dago monumentu hori, eta Jorge Oteiza eskultoreak (1908-2003) eta Luis Vallet de Montano arkitektoak (1894-1982) egin zuten. Aranzadi Zientzia Elkartearen ekimenez egin eta 1959ko ekainaren 20an inauguratu zen, eta bi elementuk osatzen dute: Oteizak sortutako hilarriak eta Valletek eraikitako kaperak.

Ericek berak honela deskribatzen du bere lana: "Biak [hilarria eta kapera] bideokameraren aurrean jarriak, [...] Harria eta zerua lanean zinematizazio-prozesu bat aplikatu zaie, eta prozesu horretan funtsezko rola betetzen dute bai argiak, bai soinuak eta bai denborak. Eguneko ikuspenak [...] kontrastea ezartzen du gauekoarekin. Egunekoaren irudietan, natura historiaren aztarnekin batera bizi da; [...] bigarrena saio bat da, lekuaren dimentsio metafisikoa atzitzeko, Ilargiak argiztaturik [...]. Funtsean, Oteizak 'Zeruaren Kultura' gisa identifikatutakoaren berezko osagaiak dira. Zerua izan zen haren xedea [...]".

Bideo-instalazioa dimentsio handiko (proiekzioaren zabalera: 8 m) bi proiekziok osatzen dute: Eguna espazioa (11'03'') eta Gaua espazioa (6'35''). Soinuari dagokionez, Aita Donostiaren piezarik enblematikoena entzuten da –Andante doloroso, pianorako egin zuen azken konposizioa, 1954an datatua–, haren obra ondoen ezagutzen duenetako batek interpretatuta, Josu Okiñena (Donostia, 1971) pianistak, hain zuzen ere.

Harria eta zerua Bilboko Arte Ederren Museoaren eta BBVA Fundazioaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programari esker egin da. Lanaren estreinaldia tarteko, museoak, batetik, hitzaldi bat antolatu du, non Ericek berak lan hau egiteko prozesua azalduko duen, eta, bestetik, "Artea eta natura" izeneko zinema-zikloa antolatu du.
Inaugurazioa: 2019/11/13
Hasten da: 2019/11/13
Bukatzen du: 2021/01/01
Ordutegia: Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara. Astearteetan itxita
Kokapena: Museo Plaza, 2

Date

13/11/2019 - 01/01/2021

Time

10:00 - 20:00

Location

Bilboko Arte Ederren Museoa
Plaza del Museo, 2, 48009 Bilbao, España
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.