ERAKUSKETA: Fatxada: Bigarren begiratua. Higinia Garay

Higinia Garay
Fatxada: Bigarren begiratua
Azkuna Zentroa
FATXADA: HIGINIA GARAY
2019(E)KO MARTXOAREN 15(E)TIK 2019(E)KO MAIATZAREN 15(E)RA
'Bigarren begiratua'

Higinia Garay artistak interbentzioa egingo du Arrikibarreko Fatxadan martxoa eta maiatza bitartean, inguratzen gaituen horren gaineko ‘bigarren begiratua’ proposatuz.

Gaur egun, bizkor doaz irudiak bata bestearen atzetik, haiei buruz gogoeta egiteko astirik eman gabe, bigarren begiratua egiteko tarterik eman gabe. Errealitatearen narratiba modura irudiak gailentzen diren gizarte honetan, ekintza bitala da, baita oldarkorra ere, haien adierazpen-ahalmenaz ohartzea, egileak dioenez.

Higinia Garay (Higi Vandis) ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko modura ari da Bilbon, gai sozial eta feministan espezializaturiko bere estudioaren buru, 2013az geroztik. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta aldizkarien diseinu grafikoko master bat egin zuen Madrilgo Instituto Europeo de Diseño ikastegian, MKL design estudioan diseinatzaile-lanetan ari zela, aldi berean. Askotariko euskarriak erabiltzen ditu artistak lanerako, hala nola kartelak, dokumentalen karatulak eta diskoen azalak. Txinatar tinta eta urmargoak baliatzen ditu, nagusiki, baina baditu beste teknika batzuez egindako diseinuak ere.
Inaugurazioa: 15/02/2013
Hasten da: 15/03/2019
Bukatzen du: 15/05/2019
Ordutegia:
Kokapena: Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia

Date

15/03/2019 - 15/05/2019

Time

08:00 - 18:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.