ERAKUSKETA: Richard Artschwager

Richard Artschwager
Richard Artschwager
Guggenheim Bilbao Museoa
Artista-jardunean emandako zazpi hamarkadetan, Richard Artschwagerrek (1923–2013) bere garaiko artearentzako ibilbide paregabea eraiki zuen. Espazioa eta hura egituratzen eta osatzen duten eguneroko objektuak zehatz-mehatz ulertu nahi zituen. Hala, pinturaren eta eskulturaren arteko erdibidean zeuden material ezberdinen bidez lortu zuen bere adierazpidea, baina hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako testuinguruan nagusi izan ziren proposamen minimalistetatik nabarmen urrunduz. Erakusketa honek Artschwagerren sorkuntza-ibilbidearen analisi antologikoa egiten du hirurogei obra baino gehiagoren bidez. Lan horiek agerian jartzen dituzte artistaren ikerketaren oinarrizko alderdiak, eta haren hastapenetatik (50eko hamarkadatik) mende honen lehenengo hamarkadara bitarteko denbora-lerroa marrazten dute. Artistaren obran ezinbestekoa da tresnen eta altzarien irudikapena —hibridoa, bi dimentsioen eta hiru dimentsioen artekoa—, baita duela gutxi asmatutako material industrialen erabilera ere; besteak beste, formika, celotex-a eta aluminioa. Gai-multzo ezberdinen bidez, atzera-begirako honek Artschwagerren obraren irakurketa berezia planteatzen du, eta zeharka eta konparazioan oinarrituta erakusten ditu hein berean umorea eta monumentaltasuna nahasten dituen lan baten serierik esanguratsuenak.

Guggenheim Bilbao Museoak eta MART – Museo di Arte moderna e contemporanea di Trento e Rovereto museoak antolatutako erakusketa.

Komisarioak: Germano Celant eta Manuel Cirauqui
Inaugurazioa: 2020/02/28
Hasten da: 2020/02/28
Bukatzen du: 2020/08/23
Ordutegia: Uztailetik aurrera: egunero, 11:00etatik 19:00etara
Kokapena: Abandoibarra zumarkalea, 2

Date

28/02/2020 - 23/08/2020

Time

11:00 - 19:00

Location

Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.