ERAKUSKETA: Sare irekiak / Redes abiertas. Kolektiboa

Lamoth Evangelista, Lle Godoy, Nazareth Dos Santos, Irati Inoriza, Saray Pérez Castilla, Noelia Muriana, Victoria Ascaso eta Álvaro Bochert & Cora Prada
Sare irekiak / Redes abiertas
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin dabe bagilaren 28an izango dan Harrotasunaren Nazinoarteko Egunaren ospakizunagaz, “Sare Irekiak” erakusketea jasoz, globalizazinoak eta hiperkonexino teknologikoak LGTBIQ+ mobimenduan dituan ondorioen ganeko gogoetea. Bilbao Bizkaia Harrok eta Bilbao Historikok antolatu daben erakusketa garagarrilaren 22ra arte egongo da zabalik, astelehenetik barikura, 08:00etatik 15:00etara, Bizkaiko Batzarretako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6. Bilbo). Sarrera librea da.

Igaz egin zan antzera, aurtengo erakusketea areto bitan aldi berean egiteko dago pentsauta: Bizkaiko Batzar Nagusien aretoan eta Expogelan. Erakusketak, LGTBIQ+ kolektiboaren arte eta errebindikazino arloetako adierazpenek euki dituen aldaketen ganeko ibilbide historikoa erakusten dau artelanen eta informazinorako panelen bitartez. Mundu analogikoak atzean itzita, sare sozialek eta teknologia barriek aktibismo moduak eraldatu ditue, eta askatasun kota handiagoak daukazan errebindikazinorako mundu paraleloa sortu dabe.

2015ean sexu eta afektibitate aniztasuna, eta herritarrek mundu osoko LGBTI personen eskubideen alde erakutsi daben alkartasuna ospatzeko sortu zan Bilbao Bizkaia Harrok antolatutako erakusketa kolektiboak, Lamoth Evangelista, Lle Godoy, Nazareth Dos Santos, Irati Inoriza, Saray Pérez Castilla, Noelia Muriana, Victoria Ascaso eta Álvaro Bochert & Cora Prada artisten lanak jasoko ditu aurten. Erakusketaren komisarioak Elena Gómez Menéndez eta Clara Fuster Pastor dira.

“Sare Irekiak” erakusketaren helburua, mundu osoko LGTBIQ+ sensibilidade desbardinen ikuspegia emotea da, artista horreen artelanen, artearen eta arte horren ibilbide historikoaren, bitartez, medio analogikoen eta digitalen arteko konparazinoak eta erreferentziak eginda. Izenburuak, garai globaleko gertakari azpimarragarrienetakoa diran “sare sozialakaz” eta sare sozialek gizarte arloko kolektibo guztiei zabaltzeko, edegiteko, emoten deutseen aukerakaz olgetan dau. Erakusketea globalizazinoaren alderdi eta ondorio guztiak aztertzeko, eztabaidatzeko eta erakusteko eta hiperkonexino teknologikora eroaten dabela ikusteko leku bilakatuko da.
Inaugurazioa: 2020/06/23
Hasten da: 2020/06/23
Bukatzen du: 2020/07/22
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
Kokapena: Hurtado de Amézaga, 6

Date

23/06/2020 - 22/07/2020

Time

08:00 - 15:00

Location

Bizkaiko Batzar Nagusiak
Bizkaiko Batzar Nagusiak
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.