ERAKUSKETA: Thomas Struth

Thomas Struth
Thomas Struth
Guggenheim Bilbao Museoa
Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1954) argazkilariak proposatzen dizkigun irudiek egileak berak bere buruari —nahiz behatzaileei— egiten dizkion galderei erantzuten diete: espazio publikoaren garrantzia, familia-loturek duten ahalmen bateratzailea, naturaren nahiz kulturaren garrantzia eta teknologia berrien mugak eta aukerak. Struth gauza da funtsezkoak diren gaiak, ―gizarte egituren ezegonkortasuna edo giza existentziaren hauskortasuna, adibidez,― dotorezia formal handiko irudietan islatzeko. Horrela artistak publikoa behatzaile izatetik aliatu izatera eramaten du balio sozial, etiko eta gizatiarrak azter ditzan. Thomas Struth erakusketak argazkilari alemaniar aitzindari honen lau hamarkadetako lana aztertzen du haren eragin handiko ibilbidearen garapena taxutu duten gizarte-gaiak azpimarratuz.

Aurkezpen honek Struth-en hasierako ideiak —artistak urteen zehar bildutako artxibo-materiala da horien lekuko—ondo definitutako lan-multzoekin lotzen ditu: Toki inkontzienteak delakotik hasita Familia-erretratuak, Museo-argazkiak, Publikoa, Paradisuko irudi berriak eta Toki hau izenekoraino. Lan-multzo horiek bestelako sorkuntzekin batera aurkezten dira, esate beterako:

Berlin proiektua bideolana, 1997an Klaus vom Bruch bideo-artistarekin lankidetzan egindakoa; Lindberg-eko Ospitaleko gelak argazkiz dekoratzeko egin zituen paisaia eta loreen argazkiak, gerora Dandelion Room (Txikoria-belarraren gela) monografian jaso zirenak; nahiz azken garai honetako lan-multzoak, Natura & Politika eta Animaliak, besteak beste.

Lan-sail horien guztien arteko loturek agerian uzten dute Struth-ek zer nolako trebezia duen hainbat gai eta baliabide lantzeko orduan analisia eta argazki-sorkuntza uztartzeko eta, horrela, indar handiko argazki-irudiak ekoizteko.

Municheko Haus der Kunst erakundeak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

Komisarioak: Thomas Weski y Lucía Agirre
Inaugurazioa: 2019/10/02
Hasten da: 2019/10/02
Bukatzen du: 2020/01/19
Ordutegia: Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
Kokapena: Avenida Abandoibarra, 2

Date

02/10/2019 - 19/01/2020

Time

10:00 - 20:00

Location

Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbo, Bizkaia

Location 2

Museo Guggenheim Bilbao
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.