ERAKUSKETA: ATZERA BEGIRA. GIORGIO MORANDI ETA ANTZINAKO MAISUAK

GIORGIO MORANDI ETA ANTZINAKO MAISUAK
ATZERA BEGIRA
Museo Guggenheim
ATZERA BEGIRA. GIORGIO MORANDI ETA ANTZINAKO MAISUAK
2019(e)ko apirilak 12 – 2019(e)ko urriak 6

Boloniako Arte Ederren Akademian ikasten ari zenean jada, Giorgio Morandik grabatuan eta paisaien eta natura hilen margolanetan jarri zuen arreta; hain zuzen ere genero horiek nagusitu ziren aurrerago haren ekoizpenean. Nahiz eta hasieran maisu italiarren (esaterako, Giotto, Uccello eta Masaccio) eta, ondoren, Cézanneren, kubismoaren eta futurismoaren eraginpean egon, haren lana norabide metafisikoa hartzen joan zen. 1920tik, objektuen (botilak, edalontziak edo kutxak) eta paisaien errealitatea ikertzen aritu zen, eta funtsezko soiltasunera murriztu zuen. Haren pintura batik bat figuratiboa izan zen, eta intentsitate, edertasun eta atenporalitate paregabeak dituelako bereizten da XX. mendeko gainerako arte piktorikotik. Morandiren natura hilak eguneroko objektuetan oinarrituta daude; oso pertsonalak dira konposizioari, kromatismoari eta argiari dagokienez, eta muturreraino eramaten dute artistak purutasunerako, kontzentraziorako eta esentzialismorako duen grina. Artistak berak esan bezala, “mundu osoan zehar bidaiatu dezake batek, deus ikusi gabe. Ezagutza eskuratzeko ez da beharrezkoa gauza asko ikustea, ikusten den horri izugarrizko arretaz begiratzea baizik.”. Erakusketa honek Giorgio Morandiren obra begiztatzeko beste modu bat proposatzen du, orain arte aztertu ez zen ikuspegi batetik abiatuta, eta XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako hainbat eskolatako Antzinako Maisuek haren obran izan duten eragina aztertuta: hala nola, Espainiakoek (Greco), Boloniakoek (Jacopo Bassano, Giuseppe Crespi) eta Frantziakoek (Jean-Baptiste Siméon Chardin).

Komisarioa: Petra Joos
Inaugurazioa: 12/04/2019
Hasten da: 12/04/2019
Bukatzen du: 06/10/2019
Ordutegia: 10:00–20:00h
Kokapena: Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbo, Bizkaia

Date

12/04/2019 - 06/10/2019

Time

10:00 - 20:00

Location

Museo Guggenheim Bilbao
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.