ERAKUSKETA: URAZURRUTIA 32

FERNANDO RENES
URAZURRUTIA 32
Bilbao Arte
2019ko abuztuaren 30ean, 19:30ean, Fernando Renes artistaren «Urazurrutia 32» erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek. Zentroak berak ekoiztutako erakusketa honetan, Renesek bere azulejo-konposaketak erakutsiko ditu, zeinetan idazten eta marrazten duen, bideo pieza batekin batera.
«Urazurrutia 32» Urazurrutia Aretoan ikusi ahal izango da 17:30 – 20:30 ordutegian, irailaren 2tik 20ra, doako sarrerarekin.

Fernando Renes (Covarrubias, Burgos, 1970) artista bisuala da. Bere praktika 90. hamarkadan hasi zen, marrazkia eta animazioa medio nagusiekin. 2014an Espainiara bueltatu zenean New York eta Erroman 17 urte bizi eta gero, zeramika lantzen hasi zen, bere piezei euskarri tridimentsionala eta bernakularra emanez.

Besteak beste, La Casa Encendida (Madril), DA2 (Salamanca), CAM Raleigh (Carolina del Norte), Mucsarnok Kunsthalle (Budapest), Instituto Cultural Cabañas (Guadalajara, México), Centro de arte Caja de Burgos CAB (Burgos), TRANS›area (New York), CentroCentro (Madril) eta MAC Genalguacil (Málaga) erakusketa aretoetan erakutsi du bere lana.

Fundación Botín (Santander), Museo de arte contemporáneo de Castilla y León MUSAC (León), Centre d´art La Panera (Lleida) edo Queens Museum of Art (Nueva York) bildumatan aurkitu daiteke bere artelanak.

Gainera, argitalpen hauetan agertzen da: 100 artistas españoles (EXIT, 2008), edo Vitamin D, New Perspectives in Drawing (Phaidon, 2005).
Inaugurazioa: 2019/08/30
Hasten da: 2019/08/30
Bukatzen du: 2019/09/20
Ordutegia: A - O 17:30 - 20:30
Kokapena: Urazurrutia, 32. 48003 Bilbao

Date

03/09/2019

Time

17:30 - 20:30

Location

Bilbao Arte
Urazurrutia Kalea, 32, 48003 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.