ERAKUSKETA: WINTERREISE. Inés García

Inés García
WINTERREISE
Bilbao Arte
2018ko otsailak 2an, ostirala, 19:30etan ekoizpen propioko Winterreise erakusketa inauguratzen dugu, 2017an bekatua izan den Ines Garciaren eskutik, martxoak 2ra arte irekita egongo dena.

Erakusketa lagunduko duen jarduera berezia bezala, kontzertu bat eskeiniko da azken egunean (martxoak 2, ostirala), 19:00etan. Oriol Mallart (Baritonoa) eta Carmen Santa María (Pianoa) izango dira interpreteak eta Franz Schubert-en Winterreise D 911, op 89-ren Lehenengo Zikloa eskainiko dute.

2017an egoile izandako Ines Garciak, Ibiltari baten barruko mundua egingo du ikusgarri negu-paisaiaren irudien bidez Winterreise-n, , Franz Schubert austriar konpositorearen lan homonimoan oinarrituz.

Franz Schubert-ek Winterreise konposatu zuen 1828an, ibiltari baten paseoa kontatzen duena, argudio zehatzik gabe, negu-paisaia baten zehar, bere maitea ukatu duelako, 24 abestiko multzo bat piano eta ahotsarentzat.

Estilo erromantikoko lan bat da, paisaia eta ibiltariaren sentimendu etsiak irudikatzen duen letrak dituena. Baina lanaren osotasuna urrunago doa eta izaera existentzialista nabarikozko konposizio batean bihurtzen da, non negu-paisaia barne-munduan transformatzen da. Estatu mentala eta psikologikoa irudikatzen duen barne-mundu bat.

Austriar konpositorearen Lied ospetsuaren be-irakurketa da Winterreise, denborazko angelu ezberdin batetik ikusita, baina esentzia edo ezdeuserantz deriba existentzial berberekin.

Inés García. Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Fakultatean eta urtebeteko beka jaso zuen Balin. Bere irakaskuntza osatzeko, Abbas Kiarostami, Víctor Erice, Gabriel Orozco eta Wilfredo Prieto maisuek emandako tailerren bitartez lortzen du.

Estatu mailan zenbait erakusketetan parte hartu du, esaterako Bartzelonan, Madrilen (Espacio Trapezio eta Matadero) eta Bilbon (BilbaoArte, Espacio Abisal eta Sala Rekalde), eta haren bideoak hainbat tokitan proiektatu dira, hala nola CA2M-n, Murtziako Lan Conserveran, LOOP-n eta Bartzelonako SCREEN jaialdian.

Nazioartean haren ikus-entzunezkoen piezak hainbat tokitan ikusi ahal izan dira: New Yorkeko Videoarte Latino jaialdian, Teheraneko Zinemaldian, Buenos Airesko FIVAn eta hainbat hirietan (Berlin, Atenas, Paris, Montreal eta Nottingham). Azken urteotan Paris, Berlin eta Madrilgo Les Rencontres Internationales-en,Tabakaleran eta Lisboako Cervantes Institutuan erakutsi du bere lana.

Azken urte honetan Astilleroko X. Edizioko Bideoarte Saria jaso du bigarren aldiz eta BilbaoArte Fundazioan bekatua izan da Winterreise proiektua garatzeko.
Inaugurazioa: 2018/02/02 - 19:30
Hasten da: 2018/02/02
Bukatzen du: 2018/03/02
Ordutegia: A - Or: 17:30 - 20:30
Kokapena: Urazurrutia 32
WEB:
Si quieres Compartir este contenido hazlo desde aquí:

Date

02/02/2018 - 02/03/2018

Time

19:30 - 20:30

Location

Bilbao Arte
Urazurrutia Kalea, 32, 48003 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Post A Comment