EXPOSICIÓN: XII. AMP_BAKEA_, OKELA

OKELA
XII. AMP_BAKEA_
Okela Sormen Lantegia
_ERLEA MANEROS_OIER IRURETAGOIENA_IRANTZU YALDEBERE_

Aurrez aurre kontrajarriak dauden bi aldeen arteko konfrontaziorik gabeko egoerari deitzen diogu Bakea, hots, akordio sozial eta politiko batzuen menpe dago. Bi alde nagusien arteko akordio politiko bat da Bakea; baina zeintzuk dira beste bakeak? Alde nagusi biren artean ematen diren beste estraktu sozial desberdinek bizitzen dituzten akordioak aldiberekotasunarekin ematen dira letra larriz idatzia dagoen Bakearen markoaren barruan.
Mugimendu sozial eta politikoen testuinguruek garaikide dituzten arte espresioen prozesuetan iragazi egiten dira, zeharka edo zuzen. Prozesuaren geruza ezberdinetan doiki pausatuz edota lanerako material gordin bezala erabiliz. Modu kontziente edo inkontziente batean.

Arteak jazoera guzti horiek uzten dituzten adierazleetan eskuhartzen du. Bakea den akordio soziala zeharkatu eta beste maila batean jartzen dituzte arrastook.
Hiru artiston piezak ikuskatuz Bakearen errelatu berriak sortu ditzakegu, anitzagoak, pertsonalagoak nahi bada. Pluralean eta artetik, kultura eta adostasun sozialaz haratago.
Erakusketa honetan aurkitzen ditugun obrak gure errelatuaren parte izatera pasako dira, edo ez.

Inauguración: 09/06/2017
Desde: 09/06/2017
Hasta: 22/06/2017
Horario: Consultar horario
Ubicación: San Francisco 11, behea.
WEB:
Si quieres Compartir este contenido hazlo desde aquí:
[/vc_column][/vc_row]

Fecha

06/06/2017 - 22/06/2017

Localización

Okela Sormen Lantegia
San Francisco 11, behea., 48003 Bilbao, Spain
Sin comentarios

Envía un comentario