FESTIVAL: BLV-ART 2020. Colectivo

Kolektiboa
BLV-ART 2020
Bilbo Zaharra

BLV ART jaialdian Bilbo Zaharra abangoardiako jarduera eta adierazpen artistikoz betetzen da, kulturaren aldeko apustua eginez, eremu hori garatzeko eta osorik birgaitzeko elementu dinamizatzaile gisa. Antzerkia, dantza, performanceak, tailer esperimentalak eta bisita gidatuak -galeriatara eta sorkuntza guneetara- irailean egingo dira aurten Bilboko auzo honetan.

Abangoardiako adierazpen artistikoei lotutako ekimen hau Kulturaren aldeko Plan Auzokizuna 2020an barruan dago, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko birgaitzeko trakzio-elementu gisa.

Irailaren 10ean, osteguna, inauguratuko da programa, Societat Doctor Alonso “Andrei Rublev- versión radiofónica” konpainia katalanaren performance-ren Euskadiko estrenaldiarekin estreinatuko da, 20:00etan, Bilborock-en.

Bilborock agertokian aurkeztuko dira, halaber, La Dinamika-Eguzki Zubia “3er acto” antzerki-dantzako pieza, Artistak Egoitzan 2019 programak diruz lagundua, eta Jone García Katrastrofen bilbotarraren “Geyser y la Imaginaria Banda Musical” antzerki-musika-performanceko pieza.

Berreginen Museoak programarekin kolaboratu du, eta programazioaren beste egoitza garrantzitsu bat izango da.

 

ARTY WALKS

Bilboko Udalak epea ireki du izena emateko Bilbo Zaharreko arte- eta sorkuntza-guneetan egingo diren ikustaldi gidatuetarako; ‘ARTY WALKS‘ deritze ikustaldiei, eta BLV-ART programaren barruan datorren ekimen bat da.

Kultur ibilbide hauek doan eskainiko dira, eta irailaren 18an eta 19an egingo dira (barikua eta zapatua), 18:00etatik aurrera; ikustaldiek bi ordu inguru iraungo dute.

Izena emateko, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea hona: cultura@bilbao.eus. Mezuan, ikustaldian parte hartu nahi dutenen izen-deiturak, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa, adina, lanbidea eta bizitokia adierazi beharko dira. Epea irailaren 13an amaituko da, eta pertsona bakoitzak ibilbide bakarrerako eman ahalko du izena.

BLV – ART programak LAU HITZORDU proposatzen ditu ‘ARTY WALKS‘ ikustaldietan parte hartzeko.

Irailaren 18a, 18:00etan

  • 1. ibilbidea, Sarean-en hasiko da, eta, ondoren, Ruth Juan-en horma-irudia, Juan Pikara, Caóstica eta La Deriva ikusiz osatuko dute ibilbidea.
  • 2. ibilbidea, Marzana ostatuaren kanpoaldean elkartuko dira, eta han hasiko dute ikustaldia; ondoren, La Deriva, Caóstica, Pikara ikusiko dituzte, eta, azkenean, Ruth Juanen horma-irudia ikusiko dute Sortzez Garbiaren komentuan.

Irailaren 19an, 18:00etan

  • 1. ibilbidea, Sarean-en hasiko da, eta ondoren Ruth Juan-en horma-irudia, Juan Pikara, Caóstica eta La Deriva ikusiz osatuko da ibilbidea. EUSKARAZ.
  • 2. ibilbidea, Marzana ostatuaren kanpoaldean elkartuko dira, eta han hasiko dute ikustaldia; ondoren, La Deriva, Caóstica, Pikara ikusiko dituzte, eta, azkenean, Ruth Juanen horma-irudia ikusiko dute Sortzez Garbiaren serorategian.
Tags: , ,

Date

10/09/2020 - 20/09/2020

Location

Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharra
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.