FESTIBALA: Loraldia 2020

Loraldia Kultur Elkartea
Loraldia 2020
Askotariko

Loraldia Festibalaren seigarren edizioa martxoaren 10a eta 29a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Hamaika desira! izango da. 20 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditugu. Bilboko 15 gune euskararen plaza bilakatuko
dira. Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile eta sorkuntzanabarmentzea; publiko berrietara heltzea; eta memorian sakontzea, iturri zaharren erreferenteetatik abiatu, proposamen berritzaileak plazaratzeko.

Hamaika desira! da aurtengo festibalerako aukeratu den lema eta Loraldian gertatuko denaren erakusle da. Diziplina anitz, askotariko formatuak eta mota ezberdinetako ekintzak burutuko dira. Aurtengo edizioan teatroa, dantza, musika, literatura, zinema, gastronomia eta bertsolaritza presente izango dira. Lehenengoz, rol joko bat burutuko dugu baita ere. Euskal kulturaren adierazpen berritzaileenak plazaratuko dira eta 20 egunetan zehar teatro lan eta beste ekintza batzuen estreinaldiak izango ditugu.

Data: 2020/03/10tik 2020/03/29ra
Ordutegia: Zenbait

Date

10/03/2020 - 29/03/2020

Time

10:00 - 20:00
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.