JAIALDIA: Loraldia 2020

J

Loraldia Kultur Elkartea
Loraldia 2020
Arriaga Antzokia, Arte Ederren Museoa, Azkuna Zentroa, Bidebarrieta Liburutegia, Bira! Kultura Bilbao, Elkar denda – 7 kaleak, Elkar denda - Iparragirre, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Itsasmuseum Bilbao

Loraldia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen euskal kulturarekiko zaletasunaren eskutik, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, horrela Bilbon, udaberrian zehar, kultura diziplina guztiak barne hartu ahal izateko, modu bereizle eta paregabe batean.

Proiektuaren inspirazio iturria, eredu eguneratu eta garaikide batekin (XXI. mendea) egokitutako eta Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator eta 2015. urtean gauzatu zen, Bilbon udaberrian ospatutako Jaialdiaren formaturi jarraiki.

Euskal Herri osoan ezagutzera emango den euskarazko kultura eskaintzaren agente integratzaile bat izango gara.

Jaialdiko lehenengo edizioaren arrakasta eta honek euskal kulturaren sektorean sustatzen dituen itxaropenak kontuan hartuta; talde sustatzaileak proiektu handizaleago bat planteatzea erabaki zuen, irabazi-asmorik gabeko kultura elkarte modura identitate bat izango zuena, eta horrela, 2015eko abenduan, arestian Loraldia Festibala zena Loraldia Kultur Elkartea izatera heldu zen.

Misioa

Loraldia Kultur Elkarteak XXI. mendean garatutako euskararen kultura barreiatzeko eta sustatzeko beharrari erantzuna ematen dio; eskaria erakartzeko eskaintzaren sorrera bultzatuz.

Ikuspegia

Euskal Herri osoan ezagutzera emango den euskarazko kultura eskaintzaren agente integratzaile bat izango gara, munduko edozein tokiko kultura eredu berrietarako ateak zabalduko dituen eredu iraunkor batekin hornitua.

Balioak

Euskara – abangoardia – kulturen eta hizkuntzen integrazioa – diziplinen hibridazioa – sektoreko agenteekin eginiko kolaborazioa – eskaintza jasangarria – emakume sortzailea – teknologia.

Data: 2020/09/26tik 2020/10/22ra
Ordutegia: Ordu ezberdinak

Date

26/09/2020 - 22/10/2020

Time

11:00 - 22:00

Location

Hainbat toki
Hainbat toki
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.