INSTALAZIOA: Paisaia ludikoak. Zurian jolastu. Leticia Paschetta

lq

Leticia Paschetta
Paisaia ludikoak. Zurian jolastu
Azkuna Zentroa
Paisajes lúdicos. Jugar en blanco (Paisaia ludikoak. Zurian jolastu) lanak arte, diseinu eta jolasaren arteko mugak arakatzen ditu, espazioen bidez esperientziak sortzeko, eta gure pertzepzioak desafiatuz oroitzapen eder gisa irauteko.

Zuria, trantsizio- eta eraldaketa-espazio bat da, figura eta funtsa urtzen dituena, non instalazioa egitate materialetik haratago doan, eta zentzu artistikoa barnean hedatzen den mugimendu aldakor eta zehaztugabetik sortzen da, paisaia amaigabe, aukera-mundu, sentsazio eta askatasun-estimulu bihurtuz.

Zer transmititzen digu zuriak? hodeiak, elurra, itsasoaren aparra, izaren leuntasuna … Zuria kolore guztien batuketa da, argirik indartsuenetako bat, eta, aldi berean, euskarria, 'orri zuria', sormenarena, bere hutsean beldur gehien ematen diguna, baina horren gainean dena azaleratu daitekeena.

Leticia Paschetta. Arkitektoa, Diseinuko Masterduna (UNAV), unibertsitateko irakaslea, Paschetta + Cavallero Arquitectos estudioaren sortzailea eta Paisajes Lúdicos markaren sortzailea. Bertatik, artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen ditu, eredu industrialak eta asmakuntza patenteak garatuz. Bere lanak saritu eta nazioarteko hedabideetan argitaratu izan dira. Duela gutxi, HUB bidez hautatu zuten DesignWeek 2019ko Bartzelonako Nazioarteko Pabiloia egiteko.

Fitxa artistikoa:
Ideia eta garapena: Leticia Paschetta
Egiturazko eta eraikuntzako garapena: José Cavallero
Kontzeptualizazioa, diseinua eta komunikazioa: Soledad Grossi
Laguntzaileak: Agustina Rodrigo, Carolina Valinotti eta Dolores Buteler
Eraikuntza eta muntaia koordinatzea: Natascha Gergoff Bengoa eta Guillermo Weiskal
Inaugurazioa: 2020/07/17
Hasten da: 2020/07/17
Bukatzen du: 2020/12/31
Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara
Kokapena: Arrikibar plaza, 4

Date

17/07/2020 - 31/12/2020

Time

10:00 - 20:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.