INTERBENTZIOA: Carolaren Arima. Jon Astorquizak komisariatua

Bizkaiko Foru Aldundia, Itsasmuseum eta BBKko Gizarte Ekintza. Jon Astorquizak komisariatua
Carolaren Arima
Itsasmuseum

Lorea Bilbao Itsasmuseumeko presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak, Jon Ruigómez Itsasmuseum Bilbaoko zuzendariak eta Jon Astorquiza proiektuaren komisarioak “Carolaren Arima” aurkeztu dute: Carola garabia ospetsuan artea, teknologia eta berrikuntza bateratzen dituen proiektu artistikoa.

Carolaren Arima” Itsasmuseumen proiektu bat da, eta BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu dute. Xedea Bizkaiko ondare eta memoria industrialaren garrantzia nabarmentzea da, horretarako Carola garabian argi-instalazio artistiko bat sortuta. Hain zuzen, Carola garabia Itsasmuseumaren bildumaren gako eta itsasargia da.

Carola garabiaren argiztapenak kultur elementu erakargarri eta garaikide bat eskaintzea ahalbidetzen du, eta bat dator Europan industria-turismoarekiko dagoen gero eta interes handiagoarekin. Antzeko proiektuak gauzatu diren beste hiri batzuetan gertatzen den bezalaxe, hiriaren iragana, oraina eta etorkizuna lotzen dituen elementu berezi bat sortzeko balio du. Carola, duela ehun urte baino gehiago Euskaldunako dikeetan izandako ontzigintza-jarduera biziaren protagonista eta Bilboko hiri-eraldaketaren lekuko izandakoa, Bizkaiko itsas kultura eta ondarearen osagai nabarmena da, zalantzarik gabe, eta Itsasmuseumen oinarria. Gaur egun Erainekin gertatzen den bezala: erriberako arotzeriari buruzko gure ezagutza-gunea da Erain, eta gizartean eta ekonomian garrantzi handia izan duen Bizkaiko kostalde osoko lanbide bat berreskuratu nahi du XX. mendean. Horrela, Carolak ere gure memoria eta tradizioa babesteko balio du.

 

Argi eta soinu instalazio iraunkorrak bizitza eman nahi dio Carola garabiari, alegia, hiriko ikur kutun eta adierazgarrienetako bati. Instalaziorako aukeratutako argiztapen-sistemak, DMX teknologia eta soluzioa oinarri hartuta, argia erabat kontrolatzea ahalbidetuko du hasierako argi-instalazioa diseinatzerakoan. Sistemaren izaera dinamiko eta artistikoa garabiaren balizko argiztapen orokorretik harago doa, eta irailaren 22an aurkeztuko da.

Informazio gehiago jasotzeko kontaktua:

Leire Aurrekoetxea

komunika@itsasmuseum.eus

Date

22/09/2020 - 30/12/2020
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.