INTERBENTZIOA: Emakume apartak. Pernan Goñi

Pernan Goñi
Emakume apartak
Azkuna Zentroa

Pernan Goñik Azkuna Zentroko pareta nagusian erakutsiko du bere lana, Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren barruan.

Urriaren 8etik abenduaren 15era arte, “Emakume apartak” proiektuaren hiru irudirekin hartuko du parte espazio horretan. Pertsona-erretratuak dira, batez ere emakumeenak, jakin-mina eragiten baitiote autoreari. Ikerketa-prozesu baten ondoren, Pernan Goñik modu esperimentalean marrazten ditu erretratuak, artxibo fotografikoetatik abiatuta.

Hala, bere intereseko arloetan lan egiten du —feminismo, literatura, arte, zientzia, kirola eta gaurkotasun arloetan—, eta Virginia Woolf edo Hedy Lamarr bezalako pertsonaia historikoak eta Greta Thunberg-en moduko gaur egungo pertsonaia ospetsuak erretratatzen ditu. Autorearen arabera, «ikerketa pertsonal honen xede diren pertsona guztiek berritu, zirikatu edo aurre egin diote ezarritako sistemari, oso modu xume eta erabilgarrian, edo modu erradikalean. Asmoa da irizpideak nahastea, nabarmendu ez diren ahots eta jarrera gehiago sartzeko».

Date

08/10/2020 - 14/12/2020

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.