ESKU-HARTZEA: Identidata – Identitateei buruzko proiektu kolektiboa

Clara Boj eta Diego Díaz
Identidata - Identitateei buruzko proiektu kolektiboa
Azkuna Zentroa

Uztailaren 4an, Identidata instalazioa zabalduko dugu, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok eta hiri-berrikuntzako Urbanbat bulegoak ekoitzitako proiektua.

Identidata instalazioak hausnarketa egiten du zenbait eragilek identitateen eraikuntzan betetzen duten zereginaz, etengabeko globalizazioko ingurunean. Datuak bistaratzeko gailu baten lana ere egiten du, eta gaur, hemen eta orain, gure identitatea eraikitzeko oinarritzat hartzen ditugun elementuetako batzuk erakusten.

Bisitarien parte-hartzea joko plastiko baten modukoa izango da: pieza autonomoak elkarren ondoan jarriz egindako ariketa eraikitzaile bat, eraldatzen ari den mundu heterogeneo eta mutante bat irudikatzen duena, etengabe eta era kontzeptualean osatuz doana, herritarrek egindako ekarpenei esker.

Forma aldetik bi ardatzen inguruan antolatuta dago: auzotik planetaraino doan eskala geografikoa eta identitatearen eraikuntzan funtsezkoak diren zenbait ildo. Identitateak bezala, instalazioa funtsezko bi faktoretan oinarrituta eraikitzen da: Narratiboki eraikitzen da, lotzen gaituzten istorioen bidez. Geure buruari buruzko kontakizun baten moduan. Zati indibidualak erabiliz eraikitako ipuin bat, aldaketak, desberdina dena, eta, orobat, gure antzekoa dena eta batzen gaituena antolatzen dituena.

Eta irudien bidez eraikitzen da. Irudi indibidualak eta gure taldearen edo gurekin konektatuta dagoen taldearen irudi kolektibo bat, geure buruaren luzapen bat izango balitz bezala.

Istorioak eta irudiak, besteengandik bereizten eta antzeko bihurtzen gaituztenak.

Clara Boj eta Diego Díaz artistek instalazioko datuak interpretatzen dituzte, Eguzkiaren Pantailan jarritako Identidad cuántica (Identitate kuantikoa) esku-hartze artistikoan. Haien proposamenean, identitatearen azterketaz egiten dute hausnarketa, gainezarpen kuantikoaren ikuspegitik; horren arabera, identitatea aldi berean izan daiteke bere adiera guzietan, baina, definitzen saiatzerakoan, izan dezakeen konfigurazioetako bat baizik ez zaigu agertzen.

Clara Bojek eta Diego Díazek elkarrekin lan egiten dute 2000. urtetik. Haien lan nagusietan, dispositibo berriak proposatzen dituzte (kontzeptualak eta teknologikoak), hiri-ingurune fisikoko eta digitaleko pertzepzioa eta esperientzia birformulatzeko. Sorkuntza eta ikerkuntza irakaskuntzarekin bateratzen dituzte, Clara Boj Valentziako Unibertsitate Politeknikoan aritzen baita, eta Diego Díaz, berriz, Castelloko Jaume I Unibertsitatean.

Identidata sorkuntza kolektiboko instalazio bat da, eta kultura-lankidetzako smARTplaces programa europarreko URart proiektuan sartuta dago. Sei herrialdetako zortzi museok eta sorkuntza-zentrok eratutako eta 2 ikerketa-bazkidek lagundutako sare bat da, eta haren helburuetako bat da kultura eta artea hautemateko eta kontsumitzeko era iraultzea, kulturabitartekotzako forma berriak aktibatuz, audientziek baterako sorkuntzako prozesuetan parte har dezaten.

Data: 2019/07/04-2019/09/22
Ordutegia: 07:00 - 23:00

Date

04/07/2019 - 22/09/2019

Time

07:00 - 23:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.