INTERBENTZIOA: Geroa xuxurlatzen. Saioa Olmo

Imajinatu al duzu inoiz zure burua etorkizuneko pertsona batekin hizketan
Zerbait transmititzea gustatuko litzaizuke? Ez zaudenean iraungo duen mezu bat? Agian zure bizitzako uneren batean ikasi duzun zerbait? Ohartarazpen bat izan daiteke? Agian gozamenerako hitz batzuk besterik ez?
Geroa xuxurlatzen herritarrek etorkizuneko belaunaldiei helarazi ahal diegun ondare ukiezin baten inguruan gizataldean pentsatzeko ekimen bat da.. Gure lurraldean bizi diren izakiei utzi nahi genieke, gu jada ez gaudenean. Kolektiboki, datozen belaunaldiei utzi beharreko xuxurlazko ondare ukiezina eraikitzea da helburua. Proposamena xuxurlaka egitea da: pertsonaren barruan sartzen diren soinu leunak belarrira, urrunetik datozela diruditenak, baina, aldi berean, hurbiltasuna iradokitzen dutenak, atseginak izan daitezkeen tonuak, baina baita, zergatik ez, kezkagarriak ere.
Litekeena da ezagutza zientifikoen, kontakizun historikoen, aurrerapen teknologikoen eta legitimatutako kultura-ondarearen zati handi bat denboran gordetzea, baina zer dago eguneroko jakintza txiki horien, herri-gogoeta horien, umore-oharren edo gure egunerokotasunean baliotsuak diren ideia-asoziazio iheskorren inguruan? Iraungo al dute? Horiek kontserbatzeko estrategiarik adostu al dezakegu? Inork entzungo al ditu 200 urte barru? Kontuan hartzen al ditugu etorkizuneko belaunaldiak oraingo gure erabakietan? Eta, geure buruei begira, baliozkoa ote zaigu, dagoeneko, gu ohartu ere egiten ez ginen jakintzak sormenez aurkitzea?
Geroa xuxurlatzen Saioa Olmok 2017an Iturfest jaialdiaren barruan eta Bizkaiko Arkeologia Museoarekin elkarlanean egindako proposamen artistikoa da, eta ordutik hainbat testuingurutan garatzen ari da, hainbat eragileren laguntzarekin eta proposamenak interpelatzen dituen pertsonen parte-hartzeari esker.

Sorry, the comment form is closed at this time.