PROGRAMA: #AZEtxean. Azkuna Zentroa

Bestelakoak
#AZEtxean
Azkuna Zentroko web orria eta sare sozialak

Aldaketa-egunak dira hauek, lan- eta gizarte-ohitura berrietara egokitzekoak. Baina krisi oro aukera bat da, eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok horrela bideratu nahi du une hau: kulturaz beste era batera eta beste asti batez gozatzeko aukera izan dadin. Bi lagun ditugu horretan, teknologia eta komunikazioa, aukera ematen baitigute gure komunitate publikoekin harremanetan jarraitzeko.

Beraz, Zentroko ate fisikoak itxita dauden bitartean, parez pare irekiko ditugu online kanalen leihoak. Online proposamenak astero eguneratuko dira; proposamen hauen bidez, arte garaikidea, arte eszenikoak, soinua, zinema, ikus-entzunezkoak, literatura eta kultura digitalak esperimentatzen jarrai dezakegu… Azken batean, kultura garaikidea etxetik bizitzen eta esperimentatzen jarrai dezagun.

Data: 2020/03/16tik 2020/05/11ra arte
Ordutegia:

Date

16/04/2020 - 10/05/2020

Time

00:00 - 00:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.