PROGRAMA: COVID19ren aurrean euskal kultur sektoreari aholkularitza-zerbitzua. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza eta Kultura Saila
COVID19ren aurrean euskal kultur sektoreari aholkularitza-zerbitzua
Online / Telefono bidez

Alarma-egoera deklaratu zenetik, administrazio publikoek hainbat laguntza-lerro jarri ditugu martxan. Laguntza gehienak arlo guztietako enpresa eta profesionalentzat dira, eta horietako batzuk kulturaren sektorerako berariaz diseinatutakoak dira. Banakako eta aparteko aholkularitza-zerbitzu honen bidez, kulturako profesional guztiei lagundu nahi diegu laguntza hauetakoren bat eskatzerakoan sor dakizkiekeen zalantzetan. Horretarako, bi tresna izango ditugu, gidak eta aholkularitza-zerbitzua:

  1. Giden helburua neurri eta laguntzei buruzko informazioa modu antolatu, erabilgarri eta ulergarrian ematea da. Neurri eta laguntza horiek orokorrak edo espezifikoak izan daitezke, eta kulturako profesionalen artean bai batzuek zein besteek interes eta aplikagarritasun handia izan dezakete. Egunero elikatuko dugun gida bizia izango da. Gida horietara laguntzeko, zuek egiten dituzuen galdera ohikoenak biltzen dituen dokumentua ere eguneratzen joango gara.
  2. Banakako aholkularitza-zerbitzuan zuen kontsultak eta zalantzak (lan-, zerga-, finantza-arloetan…) doan egin ditzakezue. Talde espezializatu batek, eta baita Saileko teknikariek ere, 48 ordu baino lehenago orientazioa eta erantzuna emango dizuete posta elektronikoz edo telefonoz.
Data: 2020/04/24tik
Ordutegia: Arreta 48 ordu baino gutxiagoan
Tags: , , ,

Date

24/04/2020 - 01/07/2020

Time

08:00 - 08:00

Location

Online / Telefono bidez
Online / Telefono bidez
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.