PROIEKTUA: La prospección de Kairós. Iván Gómez

Azkuna Zentroa
"La prospección de Kairós" izenez Iván Gómez artista 2019ko ekainaz geroztik garatzen ari den arte proiektua azaroaren 19an inauguratuko da BAT Lantegia Ideien laborategian. «Elkarlaneko ikerketarako egitura metodologiko»  horrek, «elkarren artean» kontzeptua berriz kokatzea du helburu, nolabaiteko «jakintza-gune» baten osatuta. Esperimentu hau 2020. urtean zehar kontatzen da, eta kapitulu gisa proposatutako hainbat engranajetan artikulatzen da:

0. kapituluan, «Zer da Denkraum?», lantalde bat osatu genuen, eta saiakuntza aktibo bat hasi genuen, Lantegia Azkuna Zentroko ideia-laborategian. Talde-lanean saiatzea, «Denkraum» kontzeptua «pentsamendurako espazio» gisa duen esanahian jokoan jartzen duten ariketa-programa batetik abiatuta.

Barne-prozesu horren ondoren proiektuaren parte publikoa abiatuko dugu BAT Espazioan, 1. kapitulua, «Denkraum» inauguratuz. Aurreko hilabeteetan ikasitakoa artikulatuz eraikitzen da erakusketa hau.

2. kapituluan, «Mnemósineren lanpara» izenekoan, hitzaldi-jardunaldi batzuk egingo ditugu, «arteko» auzia difraktatu eta ikuspuntu berrietatik irakurtzeko.

3. kapituluan, «Garaiko aurriak» izenekoan, beste praktika artistiko bat aurkeztuko da, aurreko kapituluen dekonstrukziotik abiatuta lantalde berri baten eskutik.

IVÁN GÓMEZ (Irun, 1984) ‘artista-etc’ da, hainbat diziplinatan hibridatua. Gero eta gehiago arduratu da harremanaren gaiaz eta hari arreta emateko moduez, bere praktikak zeharkatzen dituen ardatz gisa. Nozio horretan aritu da zinetik, praktika artistikotik, diseinutik, komisariotzatik eta idazketatik. Bere piezak eta proiektuak MAMM museoan (Medellín), Vostell Malpartida Museoan (Caceres), La Casa Enpiztuta (Madril), Artelekun (Donostia) eta beste hiri batzuetan (Berlin, Brusela edo New York) ikusi ahal izan dira.

PROGRAMA 

1. kapitulua (Erakusketa) 

Irekiera eta proiektuaren aurkezpena: 

  • Azaroak 19, osteguna

  • 16:00 - 20:00

  • Lantegia 2. BAT espazioa

  • Sarrera dohainik leku guztiak bete arte


Lan-taldea: Karen Rivas, Andrea Álvarez, Iván Ureta, Lucía Pedregal, Nieves Barrenetxea, Bernarda B. Garmendia

2. kapitulua (Hitzaldiak): 

Juan Llano Borbolla, Aurora Fernádez Polanco, Iván Flores, Oriol Fontdevila, Emma Ingala, Bulegoa z/b

  • Abenduak 25 eta 26

  • Asteazkena eta osteguna

  • 16:30 - 19:30

  • Bastida Aretoa

  • Sarrera dohainik leku guztiak bete arte


3. kapitulua (Erakusketa)

  • Irekiera: Urtarrilak 28, osteguna

  • Lantegia 2. BAT espazioa

  • Sarrera dohainik leku guztiak bete arte


Lan-taldea: Konfirmatzeke
Inaugurazioa:
Hasten da:
Bukatzen du:
Ordutegia: Asteartetik larunbatera 16:00etatik 20:00etara
Kokapena:

Date

19/11/2020 - 21/02/2021

Time

16:00 - 20:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.